Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Instalazioa/Erakusketa - Mnemósine (CARMEN PALOMERO)

Instalazioa/Erakusketa - Mnemósine (CARMEN PALOMERO)

  • Kartela

MNEMÓSINE izenburupean, Carmen Palomero Contreras artistak (La Gallega, Burgos, 1957) 1994 eta 2024 urteen artean egindako obren aukeraketa bat aurkeztuko du Portalean.

Udalherria: Eibar

Lekua: Eibarko Portalea

Ordua: 18:30-20:30

Hasiera: 2024/09/20

Amaiera: 2024/11/17

Sarrerak: 0,00 €

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net

Carmen Teknika Grafikoetan (1994) eta Pinturan (1998) lizentziatu zen EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta argazkigintza eta zeramika ere ikasi zituen. 1999an doktoretza-ikastaroak egin zituen, eta 4 urteko iraupeneko ikerketa-proiektu bat garatu zuen, "La poética del Index - Memoria de un recorrido - Tiempos anacrónicos que conforman una identidad" izenekoa, Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuena.

"Nire esperientziatik abiatuta lan egitea proposatu nuen, baina niregandik gertu sentitzen nituen artistak analizatuz; lehenik Rauschenberg aztertu nuen, gero Beuys, eta haiek Duchamp-engana eraman ninduten. Natura ezagutza-leku gisa erabiltzen dut. Aurkezten dudan lana esperientzia hauen emaitza da: argazkia, grabatua, pintura, zeramika, brodatua, bideoa, aurkitutako objektuak, instalazioa; guztiak elkarrekin erlazionatzen dira, diskurtso poetiko bat sortuz".

Mnemósine tituluak keinu bat egiten die Aby Warburg-i eta garai desberdinetako haren "Irudien bidezko pentsamendua"-ri, zeintzuk zurrunbilo batean  bezala nahasita diskurtso berriak sortzen dituzten.

(Mnemósine: memoriaren pertsonifikazioa, musa eta musen ama).



Ekei Kulturweb S.L.L.