Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Talentu Berriak Ganbera Musikan

Talentu Berriak Ganbera Musikan

  • Kartela

Doako hamaika kontzertuk osatuko dute zikloaren edizio berri hau, eta ostegunetan, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan izango dira. Aurten ere bere agertokira, Donostiako Orfeoiaren egoitzara (San Juan kalea, 6. Donostia), itzuli da Ganbera Musikako Talentu Berriak zikloa; Kutxa Fundazioak sustatzen eta antolatzen du Musikene, EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Donostiako Orfeoi eta Donostia Musikarekin batera.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Parte Zaharra

Ordua: 19:00

Hasiera: 2024/02/15

Amaiera: 2024/06/6

Sarrerak: 0,00 €


Ziklo honen bidez, gazteen talentua eta gaitasunen garapena sustatu nahi ditu Kutxa Fundazioak, Gipuzkoa kultuago eta sortzaileagoa lortzen laguntzeko. Arteek, humanitateek eta kulturak ezagutzaren eraikuntzan egiten duten ekarpena balioetsi nahi dugu; horregatik, talentu artistikoa sustatu eta babesten dugu, sortzaileen lanari prestigioa emanez, ezagutza indibidualaren eta kolektiboaren sortzaile gisa. Eta hori beraien lana gizarteratuz egiten dugu, pentsamendu kritikoa eta artearen begirada anitza eta zabala garatzeko. Arterik gabe ez dago gizartean aurrerabiderik; eta horiek ezagutarazi gabe ere ezin izango genuke bestelako pentsamendu kritiko bat sortu gazte, sortzaile, familia eta ikastetxeetan.

Hamaika kontzertuk osatzen dute zikloaren edizio berri hau, eta ostegunetan, 19:00etan, izango dira kontzertuak.
Sarrera libre da edukiera bete arte.


PROGRAMA

Otsailak 15 - Orbela boskotea
Otsailak 22 - Ensemble Saxos
Otsailak 29 - Milos Ensemble
Martxoak 14 - Kantua
Martxoak 21 - Oasis hari laukotea
Apirilak 18 - Euterpe boskotea
Apirilak 25 - Magma boskotea
Maiatzak 02 - En Phase hirukotea
Maiatzak 09 - Roll dúo
Maiatzak 23 - Berart boskotea
Ekainak 06 - Artezale hirukotea



Ekei Kulturweb S.L.L.