Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Yoko oporretan"

Pelikula: "Yoko oporretan"

  • "Yoko oporretan" pelikularen kartela

"Yoko oporretan" pelikularen aurre-estreinaldia.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Príncipe Zinemak

Ordua: 11:00

Hasiera: 2022/11/26

Amaiera: 2022/11/26

  • Jatorrizko titulua: Yoko oporretan
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Espainia
  • Zuzendaritza: Juanjo Elordi
  • Antzezleak: Animazioa
  • Gidoia: Edorta Barruetabeña
  • Musika: Michael Plowman, Ermolenko Arten
  • Iraupena: 61 min.

Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin.

Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe? Eta hiru umeak izango al dira gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko? Laurak daude urduri esperientzia berri honen aurrean, baina laster ohartuko dira, haurrak dauden lekuan, beti aurkituko dutela jolasteko gogoa.

Gainera, irudimenarekin jolastuz gero, eta Yokoren magiaren laguntzarekin, erraza da lagunen ondoan sentitzea, urrun egon arren.



Ekei Kulturweb S.L.L.