Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Belharra

Kontzertua: Belharra

  • Donostiako Miramoneko Matinéen 4. kontzertuaren kartela 2022-2023

Euskadiko Orkestraren "Miramongo Matinéeak 2022-2023" zikloaren 4. kontzertua. Belharra taldeak "Dardara eta nostalgia" kontzertua eskainiko du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Euskadiko Orkestraren Egoitza

Ordua: 11:00

Hasiera: 2022/11/26

Amaiera: 2022/11/26

Sarrerak: 11 €

Euskadiko Orkestra

Paseo Miramón, 124<br>Miramon pasealekua, 124 (20014) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 01 32 32
Faxa: 943 308 324
Weba: https://www.euskadikoorkestra.eus/
Emaila: komunikazioa@euskadikoorkestra.eus

  • Anne-Marie Harmat*, Biolina
  • Mikel Ibáñez*, Biolina
  • Natacha Dupuy-Scordamaglia*, Biola
  • Pascale Michaud*, Biolontxeloa
    • Euskadiko Orkestraren kidea

Denboraldiko laugarren Miramongo Matinée honetan Belharrak Franz Schuberten bi kuartetoz osatzen den programa aurkeztuko digu.

Horietako lehenengoa, 12. Hari-kuartetoa, amaitu gabeko lana da, eta bere mugimendu bakarra jotzen da; hortik datorkio «Quartettsatz» edo «Kuarteto-mugimendua» izena. Idatzi zuenean, 1820an, Schubert bere bizitzako oso garai ilun batean murgilduta zegoen eta, hain zuzen ere, urte horretan ez zuen amaitu idazten hasi zen obretako bakar bat ere, kuarteto hau barne. Mugimenduan oso giro tragikoa nabari da eta bertan musikagilea une latz horietan sentitzen ari zen larritasuna antzematen da.

Bigarren kuartetoa 15.a izango da, hari-laukoterako literaturako harribitxietako bat. Schubertek idatzi zuen ezaugarri horietako azken obra da, eta hamar egunetan baino ez zuen egin, 1826ko ekainaren 20tik 30era. Konpositore austriarra bizirik zegoen bitartean lehen mugimendua baino ez zen interpretatu, eta lehen interpretazio integrala 1850ean egin zen, konpositorea hil eta hogei urte baino gehiagora. Idazkeraren antolamenduagatik, «Dardara-kuartetoa» izena eman zitzaion, obran zehar «tremolo» («arku-dardara») ugari agertzen baitira. Dardara horiek, modu maior eta minor arteko etengabeko trukeei eta tonalitate-aldaketa sarriei gainjartzen zaizkienak, mundu larrigarri batera garamatzate, baina aldi berean lurrunezkoa, kotoizkoa eta gautarra dirudiena, nostalgiaz betea. Unibertso geldia eta ezegonkorra, poetikoa eta dramatikoa aldi berean.

Egitaraua:

  • I
    • FRANZ SCHUBERT (1797-1828)
      • 12. Hari Kuartetoa do menorren, D.703, 'Quartettsatz' [10']
        • Allegro assai
  • II
    • FRANZ SCHUBERT (1797-1828)
      • 15. Hari Kuartetoa sol mayorren, Op.161, D.887 [48']
        • Allegro molto moderato
        • Andante un poco moto
        • Scherzo. Allegro vivace - Trio. Allegretto
        • Allegro assai

Oharra: Hemen azaltzen diren egitarau, interprete eta egunek aldaketak izan ditzakete.

Babeslea: Kutxa Fundazioa

Abonuak eta Sarrerak:

  • 16 Kontzertuko Abonamendua
    • 96 €: Orokorra
    • 75,20 €: 65 urtetik gorakoei, 30 urtetik beherakoei, Orkestrako beste zikloetako abonatuei, Kursaal Eszenako abonatuei, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen titularrei, Eureka! Zientzia Museoko lagunei eta Musikenekoei.
  • Sarrerak
    • 11 €
      • Salmenta:
        • euskadikoorkestra.eus
        • Kursaal (leihatila)
        • Egoitza (leihatila)
        • Kontzertu-egunean 10:30etik aurrera, leku librerik balego.

Doako autobus-zerbitzua

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Matinéetara bertaratu nahi duen ororentzat. 10:25ean abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.



Ekei Kulturweb S.L.L.