Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Bixente Martinez

Kontzertua: Bixente Martinez

  • Bixente Martinez

Bixente Martinez gitarristaren kontzertua. Bertan bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du.

Udalherria: Eibar

Lekua: Coliseo Antzokia

Ordua: 19:00

Hasiera: 2022/11/25

Amaiera: 2022/11/25

Sarrerak: 10 / 7

Bixente Martinez gitarristak bere lehen bakarkako lana kaleratu berri du. "Txoria buruan eta ibili munduan" izeneko disko berriaren oinarria, Elkar disketxearen zigilupean argitaratua, Oskorriren errepertorio mitikoa da. Disko berriaren nahasketak Jean Phocasek egin ditu eta azken masteringa, berriz, Victor Sanchezek.
Lan berria aurkezteko ikuskizun eder batekin dator Bixente Martinez; izan ere, musikariak Oskorriren kantuei begirada berri bat eskainiko dio musikaren eta dantzaren bitartez, eta Bixente Martinezen gitarrekin batera Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola dantzariak izango dira oholtza gainean.
Oskorriren errepertoriotik ateratako kantuak bere barruko esentziarekin biluztuak izan dira, ondoren modu libre eta berri batean birmoldatuak izateko. Disko honetan gitarra ezberdinak erabili ditu artistak, akustikoak eta elektrikoak, baita loopak eta bestelako efektu ezberdinak ere.



Ekei Kulturweb S.L.L.