Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Sílvia Pérez Cruz

Kontzertua: Sílvia Pérez Cruz

  • Sílvia Pérez Cruz (argazkia: Alex Rademakers)

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Sílvia Pérez Cruzen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua: 19:30

Hasiera: 2022/11/23

Amaiera: 2022/11/25

Sarrerak: 30 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Dantza, antzerkia, zinema, poesia… Arte-arlo horiek behin baino gehiagotan gurutzatu dira Silvia Pérez Cruzen ibilbidean. Baita oraingoan ere, non eta askotariko artistek daramaten sormen-laborategi batean, zeina diziplinartekotasunari egiten zaion omenaldi biribila baita.

Bere ibilbide artistikoan, Silvia Pérez Cruzek antzezlan eta dantza-emanaldietan eskaini du bere musika, fikziozko film eta dokumentaletarako kantak idatzi eta kantatu ditu, eta lehengai gisa erabili izan du poesia bere konposizioetan. Horren adibide dira Álvaro Brechner zuzendariaren La noche de 12 años filma, Rocío Molina bailaorarekin egindako Grito pelao emankizuna (2018), Cyrano antzerki-muntaketarako sortutako konposizioak, non Luis Homar-ek jardun baitzuen protagonista rolean, edota Josep (Aurel, 2020) animazio-film sariturako jatorrizko musika. Halako eta beste arte-genero batzuetako esperientzia batzuez baliatuta, Silvia Pérez Cruzek Farsa (género imposible) editatu du.

Formatu eszenikoari dagokionez, ez da ohiko kontzertu bat izango, baizik eta sorkuntza-lan berri diziplinartekoa, zeinean zenbait arlotatik datozen artistek hartzen baitute parte. Hor dira, besteak beste, Elena Córdoba dantzaria; Pablo Messiez dramaturgo, aktore eta poeta; Silvia Delagneau eta Max Glaenzel eszenografoak; Carlos Marquerie pintore, argiztatzaile eta poeta; Juan Casanovas soinu-ingeniari eta soinu-espazioen sortzailea; edota Cecilia Molano jantzi-diseinugilea. Arte-arlo desberdinen arteko elkarrizketa berri bat da, azken batean; jarraipen logikoa, abiapuntutzat elkarrizketa horixe izan duen lan diskografiko batentzat.



Ekei Kulturweb S.L.L.