Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kutxa Ekogunea - Gure ikastaroak hamaika hitzetan

Kutxa Ekogunea - Gure ikastaroak hamaika hitzetan

  • kartela

Jakin badakigu zer eta nola aldatu oraina. Ezagutzen ditugu hitzetatik ekintzetara eramango gaituzten hitzak: hitz gordinak, hitz ederrak, hitz errazak..., itxaropenerako hitzak. Orain, bidea egiten lagunduko dizkiguten ekintzak behar ditugu etorkizuna eraikitzeko, eraldaketa sustatzeko, eta horietako bat TREBATU da. Kutxa Ekoguneak, udaberriko ikastaro eta tailerren programa bat diseinatu du naturaren babesa areagotzeko, pentsamendu kritikoa garatzeko, eta gaitzeko ideiak, jarrerak, tresnak eta teknikak eskaintzeko.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea

Hasiera: 2021/03/1

Amaiera: 2021/06/30


Espero dugu zure gustukoa izatea eta gurekin batera bidea egitera animatzea.

APIRILA

IKASTAROA: 'Udaberriko sendabelarrak: gibelerako erremedioak' | Garbiñe Larrea
Kutxa Ekogunean ibilaldi txiki baten bitartez gure inguruan ohikoenak diren udaberriko landareak identifikatzen ikasiko dugu eta nola biltzen eta kontserbatzen diren. Sukaldaritza, medikuntza eta kosmetikako aplikazioak ikasiko ditugu. Arratsaldean berriz, gibela garbitzeko udaberrian eskura dauzkagun sendabelarrekin erremedio ezberdinak landuko ditugu.

Garbiñe Larrea. Naturopata eta hezitzaile ayurvedikoa. Sendabelarren ezagutza etxetik datorkion tradizioa da eta azken sei urteotan ikastaroak eta hitzaldiak ematen espezializatu da.

NOIZ: 2021/04/17, larunbata, 10:00-14:00 / 15:00-17:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: 46 € (Kutxabank-eko bezeroak)/49 €
Izena emateko epea: apirilak 9

IKASTAROA UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU): 'Eskolak naturan hezi'
Egun bizi dugun pandemia egoeran, koronabirusa aire zabalean gutxiago kutsatzen dela ikusita asko dira ikasgelak naturara zabaldu dituzten ikastetxeak. Ikastaro honen helburua, beraz, eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu. Zeren zain gaude? Naturan ikasteko unea da!

Irati Andoño. Haur Hezkuntzan diplomatua da. Esperientzia handia du haurrekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da. 2017 urtetik Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako departamentuan dabil, baso-eskolako teknikari gisa.

Maialen Sistiaga. Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean,  British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta ingurumen hezkuntzan. Hain zuzen, 2016 urtetik Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako departamentuan dabil, baso-eskolako teknikari gisa. EuskalNatura – UEU Natur Zientziak taldeko kidea 2007 urtetik, egun UEUko irakaskuntza masterrean "Berrikuntza Ikasgelan" irakasgaiko irakaslea da.

NOIZ: 2021/04/17 eta 2021/04/24 | 10:00-14:00 / 15:30-17:30
LAGUNTZAILEA: Kutxa Ekogunea
LEKUA: Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) egoitza, Iruñean
ADINA: +18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 63 € (bazkideak)/75,60 € (ikasle, langabe eta erretiratuak)/84 €
Izena emateko epea: apirilak 11

IKASTAROA: 'Lore-artea. Basoko lore eta landare sortak' | Idoia Lizeaga
Zurtoina bistan duten eskuko sortak egiteko teknika berezia landuko dugu. Sorta hauek gramineoak, loreak eta bestelako material naturalak erabiliz osatuko ditugu, gure lana iraunkorra izan dadin, landare aukeraketa egokia egiten ikasiz.

Idoia Lizeaga. Lore-maisu eta bitxigile artisaua. Esperientzia luzea du lore-artearen prestakuntzan eta espezialista da lore-bitxigintzako gaietan eta espazio publikoak  apaintzeko edo dimentsio handiko lanak egiteko ekipoen diseinuan eta zuzendaritzan. Tailerrak antolatzen ditu aire zabalean, naturarekin konektatu ahal izateko, teknika eta materialak erraz ezagutzeko eta sormen-prozesu bat modu ludikoan esperimentatzeko | www.idoializeaga.com

NOIZ: 2021/04/23, ostirala | 17:00-20:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 38 € (Kutxabank-eko bezeroak)/41 €
Izena emateko epea: apirilak 16


IKASTAROA: 'Baratzea nire balkoian' | Anjel Azpillaga
Zure etxeko terrazan edo balkoian baratze bat abian jartzeko oinarrizko konpetentziak eskuratuko dituzu. Balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak, ureztapen eta loreontzi ezberdinak erakutsiko duen jarduera antolatu dugu. Ikastaroaren amaieran, balkoi erako plano orokor baten diseinua eskainiko da. Hortik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak bere etxebizitzaren ezaugarrietara egokitu ahal izango du, eta ikastaroan ikasitakoa finkatu.

Anjel Azpillaga. Irakaslea eta nekazari aprendiz gisa definitzen da. Bere ibilbidean zehar Ingurumen Hezkuntzan murgildua, zibilizazioz gaixotu garen mundu honetan, inguruarekiko errespetua zabalduz.

NOIZ: 2021/04/24, larunbata | 9:30-13:30
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 42 € (Kutxabank-eko bezeroak)/45 €
Izena emateko epea: apirilak 16


IKASTAROA: 'Ehun-artea. Feltroa lantzen' | Tytti Thusberg
Ikastaro praktiko honetan, feltroa eskuz egiteko oinarrizko teknika ezagutuko dugu. Hasieran, 45 minutuko zati teoriko bat egongo da, material malgu, berezi eta noble horrek eskaintzen dituen aukeretara hurbiltzeko. Artile motak eta horien egokitzapena landuko ditugu, bai eta material horrekin diseinatzeko metodoa eta oinarriak ere. Alde praktikoan, feltro naturaleko lagin lauak egingo ditugu, kolore ukitu biziagoekin

Tytti Thusberg. Moda iraunkorraren diseinatzailea. Finlandiako Savonia Kuopio Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko karrera amaierako lanean feltroa egiteko metodo berri bat garatu zuen, zeinarekin artisau-sektorearen (Finlandiako artisau-maisuak) eta nazioarteko moda diseinuaren (Smirnoff Internacional Fashion Award) aintzatespen ofizialak jaso dituen | www.tyttithusberg.com

NOIZ: 2021/04/24, larunbata | 10:00-14:00 / 15:00-17:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 50 € (Kutxabank-eko bezeroak)/53 €
Izenemateak: apirilak 15


IKASTAROA: 'Zeramikaren artisautza. Buztinezko ernamuina egin eta kimuak sukaldatu' | Arantza Munita eta Olaia Blanco
Buztingile aditu gisa buztinezko ernamuin egosiak fabrikatzeaz gain, horiek erabiltzen, ernamuinak egiten, gehien erabiltzen diren haziak identifikatzen, haien energia- eta nutrizio-ezaugarriak balioesten eta sukaldean edo janarianerabiltzen ikasiko dugu.

Arantza Munita. Eskultorea. Mexikon bizi izan zen denboran, zeramika ezagutu eta hari buruzko interesa agertu zuen. Lurra bitarteko tresnarik gabe, eskuekin zuzenean baizik, moldeatzeak ekarri zion teknika ikastea. 30 urtetik gorako ibilbidea du zeramikako irakasle.

Olaia Blanco. Elikadura osasuntsu eta makrobiotikan aditua. Jakin makrobiotika eta alkimia eskolako nutrizio eta sukaldaritza arloan irakasle eta arduraduna da. Mendian eta taldean bizi da, naturaren maitale sutsua. Pertsonen eta elikagai zein gauzen eraldaketa interesgarri zaiona.

NOIZ: 2021/04/30 (17:00-19:00) eta 2021/05/14 (17:00-19:30), ostirala
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 53 € (Kutxabank-eko bezeroak)/57 €
Izenemateak: apirilak 23


MAIATZA


IKASTAROA: 'Lore-artea. Bitxigintza loreekin' | Idoia Lizeaga
Bitxigintza galkorrako tailer honetan, ehunezko besokoak sortuko dira, ehunezko gainazaletan kolatutako loreak, petaloak eta hosto naturalak erabiliz. Eredu bat oinarri hartuta, parte-hartzaileek besoko bat egingo dute, euskarri baten gainean hosto eta loreak bi aurpegiko zintarekin uztartuz, kolorezko testura eginez. Materialen testuraren kontzeptua eta sailkapena aztertuko ditugu, eta modu egokian konbinatzen ikasiko dugu. Inguruneko materialak bilduko dira, dagoeneko prestatuta dauden materialen hautaketa batekin konbinatzeko.

Idoia Lizeaga. Lore-maisu eta bitxigile artisaua. Esperientzia luzea du lore-artearen prestakuntzan eta espezialista da lore-bitxigintzako gaietan eta espazio publikoak  apaintzeko edo dimentsio handiko lanak egiteko ekipoen diseinuan eta zuzendaritzan | www.idoializeaga.com

NOIZ: 2021/05/07, ostirala | 17:00-20:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 36 € (Kutxabank-eko bezeroak)/39 €
Izena emateko epea: apirilak 20


IKASTAROA: 'Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegamia' | Ane Baztarrika
Orizomegamia oihalean patroiak sortzeko Japoniako teknika tradizional bat da, origami estiloan tolestu eta gero tindagaietan partzialki murgilduz. Ikastaroak bi atal ditu: lehen atalean tolesteko sistemak azalduko ditugu eta Kutxa Ekoguneko landaredia ezberdinetatik koloreak nola lortu ikasiko dugu. Ostean hainbat toleste-sistema eta kolore-konbinazio esperimentatuko ditugu, teknika ulertu eta probatzen joateko. Bigarren atalean parte-hartzaile bakoitzak ikasitako guztia aplikatzeko aukera izango du etxera eramango duen zapi bat sortuz.

Ane Baztarrika. Artista eta diseinatzaile, Arte Ederretan eta ehun-diseinuan prestatua. Japonian zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta hainbat ehun-teknika tradizionaletan sakondu zuen, hala nola Shibori eta orizomegamian, eta baita tinta naturaletan ere. Tindagai jasangarriei buruz ikertzen hasi zen Amsterdameko laborategi batean | www.anebaztarrika.com

NOIZ: 2021/05/08, larunbata | 10:00-14:00 / 15:00-17:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 42 € (Kutxabank-eko bezeroak)/45 €
Izena emateko epea: apirilak 30

IKASTAROA: 'Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Shibori' | Ane Baztarrika
Shibori-k Japonieraz bihurritu, estutu, presionatu edo amarratu esan nahi du. Teknika horren bidez, oihalaren zenbait gune blokeatzean datza, gune horiek tindatu gabe gera daitezen irudiak sortuz. Tinta batzuk, Kutxa Ekoguneko parkean zehar bilduko ditugun landareetatik zuzenean lortuko ditugu. Gure tailerrean blokeatzeko mota desberdinak probatuko ditugu: gomak erabiliz, korapiloak, egurrezko piezak, pintzak, kanikak etab. Esperimentazioari denbora gehiena eskainiko diogu eta bakoitzak etxera oihalean egindako probak eramateaz gain zapi bat egiteko aukera izango du.

Ane Baztarrika. Artista eta diseinatzaile, Arte Ederretan eta ehun-diseinuan prestatua. Japonian zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta hainbat ehun-teknika tradizionaletan sakondu zuen, hala nola Shibori eta orizomegamian, eta baita tinta naturaletan ere. Tindagai jasangarriei buruz ikertzen hasi zen Amsterdameko laborategi batean | www.anebaztarrika.com

NOIZ: 2021/05/15, larunbata | 10:00-14:00 / 15:00-17:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 37 € (Kutxabank-eko bezeroak)/39 €
Izena emateko epea: maiatzak 7


IKASTAROA: 'Akuarela landa-koadernoetan' | Juankar Cardesín
Ikastaro hau lau saiotan egingo da. Hasteko, landa-koadernoei buruzko sarrera bat egingo da: funtzioa eta aukerak, materialak, koaderno-motak, informazio erabilgarriaren bilketa, koadernotik obrara, koadernoaren helburua, informazioa eta naturako egunkaria. Ondoren, landa-zirriborroen erakustaldi bat egingo dugu eta azkenean, naturalaren pintura landuko dugu. Trikimailuak, lagungarri izango zaizkigun elementuak, akuarela fabrikatzeko formulak, artisau-akuarelazko kaxen ereduak eta geure materiala egiteko eta koadernoa aberasteko modua ezagutzeko aprobetxatuko dugu. Amaitzeko, egindako lanen balorazioa egingo dugu.

Juankar Cardesín. Batez ere, akuarela lantzen duen margolaria. Gaur egun, Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren aholkularia eta Euskal Akuarelisten Elkarteko kidea da. Bere lana bilduma nazional eta nazioartekoetan dago

NOIZ: maiatzak 22a eta 29a eta ekainak 5a eta 12a | 11:00-13:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 62 € (Kutxabank-eko bezeroak)/67 €
Izena emateko epea: maiatzak 14

IKASTAROA: 'Beste animaliekin elkar ulertzeko gai al gara?' | Eider Otaegi
Gizakion eta animalien arteko elkarbizitza osasuntsu eta gozagarrirako gakoak eta esperientziak partekatuko ditugu ikastaro honetan. Ikastaroaren hasieran, animalien ongizatea abiapuntu duen Kutxa Ekoguneko Abeletxeko bisita gidatua egingo dugu. Etxekotutako animaliekin harreman zuzena izan ondoren, euren behar eta emozioak ulertzeko eta asetzeko bideak aztertu eta elkar bizitza honek gizakion osasunean, sentiberatasunean eta bizitza kalitatean ere nola eragiten duen hausnartuko dugu.

Eider Otaegi. Giza Zientziatan lizentziatua Gizakien eta animalien arteko hartu-emanei buruzko graduondokoa egin zuen. Animalien arteko egungo harreman-moduak aldatzea helburu duten proiektuetan aritu da. Gaur egun, Kutxa Ekoguneko Abeletxeko teknikaria da, animaliekin gertuko bizipenak eraginez, haiekiko ezagutza-maitasuna-zaintza sekuentzia eragitea helburu duen proiektuan.

NOIZ: 2021/05/28, ostirala, 16:30-19:30
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: 12€ (Kutxabank-eko bezeroak) / 14 €
Izen emateko epea: maiatzak 21

IKASTAROA: 'Udaberriko sendabelarrak: intxusaren monografikoa' | Garbiñe Larrea
Kutxa Ekogunean ibilaldi txiki baten bitartez gure inguruan ohikoenak diren udaberriko landareak identifikatzen ikasiko dugu eta nola biltzen eta kontserbatzen diren. Sukaldaritza, medikuntza eta kosmetikako aplikazioak ikasiko ditugu. Arratsaldean berriz, gibela garbitzeko udaberrian eskura dauzkagun sendabelarrekin erremedio ezberdinak landuko ditugu.

Garbiñe Larrea. Naturopata eta hezitzaile ayurvedikoa. Sendabelarren ezagutza etxetik datorkion tradizioa da eta azken sei urteotan ikastaroak eta hitzaldiak ematen espezializatu da. 2018-2020 bitartean EITBko Txoriene saioko kolaboratzailea da. Gaur egun, naturopatia eta iridiologia kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan.

NOIZ: 2021/05/29, larunbata, 10:00-14:00 / 15:00-17:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: 46 € (Kutxabank-eko bezeroak)/49 €
Izena emateko epea: 21 mayo


EKAINA


IKASTAROA: 'Hizkuntza-ekologia: ekologiaren ikuspegitik, euskarak duen garrantzia ulertzeko gakoak' | Itsaso Olaizola
Zergatik hizkuntzekiko kezka eta gogoa ekologiatik? Izan daiteke ekologista euskaltzale izan gabe? Eta alderantziz? Baina hainbesteko garrantzia al du euskaraz bizitzeak edo euskara biziberritzeak? Zergatik? Galdera hauei erantzuteko ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekarriko dugu, hizkuntza-ekologistak izaten ahaldunduko gaituelakoan.

Itsaso Olaizola. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua, Magisteritzan graduatua eta Ingurumen Zuzenbidean bi master ditu. Gaur egun, Kutxa Ekoguneko teknikari lanetan dabil proiektu kudeatzaile gisara.

NOIZ: 2021/06/09, asteazkena | 17:00-19:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 10 € (Kutxabank-eko bezeroak)/12 €
Izena emateko epea: ekainak 2


IKASTAROA: 'Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen (I)' | Idoia Cuesta
Zuntz begetalei eta saskigintzan beharrezkoak diren tresnei buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko ditugu. Botila bat edo kristalezko ontzi bat, oinarritik itxituraraino, guztiz ehuntzeko aukera emango diguten zatiak nola sortzen diren ikusiko dugu, baita ehun-teknika desberdinak ere: sinplea, bikoitza, hirukoitza eta ertzak, testurak sortzeko.

Idoia Cuesta. Ehun-sortzailea da. Bere diseinuek tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte. Artisautza Sari Nazionala da. Galiziako Biosferaren Erreserbako eskualde batean du lantegia, eta bertan saskigintza garaikideari buruzko klaseak ematen ditu. Bere inspirazio-iturriak, ingurua, natura eta inguruko paisaia dira | www.idoiacuesta.com

NOIZ: 2021/06/19, larunbata | 10:00-14:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: elebitan
Prezioa: 41 € (Kutxabank-eko bezeroak)/44 €
Izen emateko epea: ekainak 11


IKASTAROA: 'Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen (II)' | Idoia  Cuesta
Zuntz begetalei eta saskigintzan beharrezkoak diren tresnei buruzko oinarrizko itxituraraino, guztiz ehuntzeko aukera emango diguten zatiak nola sortzen diren ikusiko dugu, baita ehun-teknika desberdinak ere: sinplea, bikoitza, hirukoitza eta ertzak, testurak sortzeko.

Idoia Cuesta. Ehun-sortzailea da. Bere diseinuek tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte. Artisautza Sari Nazionala da. Galiziako Biosferaren Erreserbako eskualde batean du lantegia, eta bertan saskigintza garaikideari buruzko klaseak ematen ditu. Bere inspirazio-iturriak, ingurua, natura eta inguruko paisaia dira | www.idoiacuesta.com

NOIZ: 2021/06/19, larunbata | 15:00-19:00
LEKUA: Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: elebitan
Prezioa: 41 € (Kutxabank-eko bezeroak)/44 €
Izena emateko epea: ekainak 11

IKASTAROA: 'Santa Klara irlako sendabelarrak ezagutzen' | Garbiñe Larrea
Santa Klara irlan ibilaldia egingo dugu bertako sendabelarrak ezagutu eta bildu ahal izateko. Sendabelar hauen erabilera anitzak ikusiko ditugu, negua datorrenerako   norberarentzat oinarrizko botikina sortzeko asmoz. Arratsaldean berriz, Irlan ugaria den ereinotza erabiliz azalerako oso garbikari egokia den Alepoko xaboia egingo dugu formula tradizionala erabiliz.

Garbiñe Larrea. Naturopata eta hezitzaile ayurvedikoa. Sendabelarren ezagutza etxetik datorkion tradizioa da eta azken sei urteotan ikastaroak eta hitzaldiak ematen espezializatu da. 2018-2020 bitartean EITBko Txoriene saioko kolaboratzailea da. Gaur egun, naturopatia eta iridiologia kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan.

NOIZ: 2021/06/26, larunbata, 10:00-14:00 / 15:00-17:00
LEKUA: Santa Klara irla eta Kutxa Ekogunea
ADINA: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: 46 € (Kutxabank-eko bezeroak)/49 €
Izena emateko epea: ekainak 18



Ekei Kulturweb S.L.L.