Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Eibarko Antzerki Jardunaldiak - BERTAN BEHERA!!!

Eibarko Antzerki Jardunaldiak - BERTAN BEHERA!!!

  • Eibarko Antzerki Jardunaldien kartela 2020

Eibarko Antzerki Jardunaldien XLIII. edizioa.

Udalherria: Eibar

Lekua:  Eibar

Hasiera: 2020/02/26

Amaiera: 2020/04/2

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net

Eibarko Udalak, koronabirusa hedatzen ari dela ikusita eta adituen gomendioak aintzat hartuta, prebentzio-neurri batzuk hartu ditu. Gaur eguerdiko 12:00etan jarriko dira indarrean, eta datozen hamalau egunetan izango dute eragina. Neurri horiek, oinarrian, Udalaren eskumenekoak diren jarduerak bertan behera uztea dute ardatz nagusi. Besteak beste, jarduera kulturalak eta ludikoak, ikastaroak, kirol instalazioak ixtea eta merkadilloak edo tabernetako terrazak bide publikotik kentzea.


Eibarko Antzerki Jardunaldiak berrogeita hirugarren ediziora iritsi dira, eta, beti bezala, euskal eta espainiar antzerki ekoizpenaren lanik adierazgarrienak erakusten dituen proposamensorta bat bilduko dute. Testu-antzerkia, keinuzkoa, fisikoa, komedia, drama, zirkua eta lengoaia berriak konpainia ezagun eta ez hain ezagunen eskutik datoz, artisten zerrenda kontrastatuekin eta sortzaile berriekin. Denek kalitateak markatutako programazio batean egiten dute bat, jaialdiaren fundatzaileen magisteritzari jarraipena ematen diona.

Lau hamarkada baino gehiagoan Juan Ortega Roldan izan da, beste batzuekin batera, Narruzko Zezen taldearen eta Antzerki jardunaldien burua. Eibarko eta eskualdeko herritarrei egin dakiekeen antzerki programaziorik onena eskaini die. Hala aitortu dute kultur erakundeek eta antzerki mundua osatzen duten lanbide ezberdinek, hala nola interpretazioak, zuzendaritzak, ekoizpenak, banaketak eta programazioak.
Orain Narruzko Zezen elkarteko kide gazteek eta Udalak hartu diote lekukoa.

Aurtengo kartela Iñaki Larrañaga artista eibartarrak egin du. Haren marrazki zuriek atzealde iluna argitzen dute, antzezpen baten hasieraren metafora bat bezala. Haren proposamenak figura argitu eta interpretatzera behartzen gaitu. Bakoitzak bere antzerkiobjektua ikusiko du: maskara bat, begirada bat, gorputz-enbor bat, agertoki bat, foku batzuk, hiriko pertsonaia batů Kartelak aurtengo programako hogei antzerki proposamenen konplize izatera gonbidatuko gaitu.

Aurtengo edizioari otsailaren 26an emango zaio hasiera, Lolita Flores aktorea protagonista duen "Actrices de raza" hitzaldi-solasaldiarekin. Bertan, aktore eta abeslari gisa izandako ibilbideaz eta artista familia bateko kide gisa izandako eraginaz hitz egingo du. Lorea Arakistain kazetari eibartarrak aurkeztuko du ekitaldia. Hitzaldia Coliseo Antzokian izango da, 19:00etan, eta sarrera doan izango da. Ondoren, otsailaren 27an eta 28an, Coliseoko agertokira igoko da berriro MagŘi Mirak zuzendu eta bertsionatutako "La fuerza del amor" obra interpretatzeko. Berarekin batera, izen handiko beste aktore batzuek hartuko dute parte, Luis Mottola, Antonio Hortelano eta Marta Guerras. Bi egunetan, 20:30ean hasiko da antzezlana, eta jardunaldien edizio berriko komedia nabarmenetako bat bezala aurkezten da.
Bartzelonako eta Austriako Eléctrico 28 antzerki taldearen eskutik, otsailaren 29an, larunbata, Untzaga plazan kaleko antzerkia izango da, "Full House" izenpean, 18:00etatik aurrera.
Aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren gainerako lanak honako hauek dira: Curva España. La curva en la que se mató España (Chévere konpainia); Ni, munduko txarrena / Yo, la peor del mundo (Vaivén Producciones); Ikimilikiliklik (Marie de Jongh); El rey Lear (Atalaya); Orquesta de Malabares (Pistacatro eta Cielito musika bandarekin elkarlanean); Los hijos (Producciones Teatrales contemporáneas); La isla (Histrión Teatro); Zaldi urdina (Axut!, Artedrama eta Dejabu); Imperator (Maricastaña); El coronel no tiene quien le escriba (Okapi Producciones); Around the world (Brodas Bros); Es mi palabra contra la mía (Luis Piedrahita); Rámper, vida y muerte de un payaso (Cancamisa Teatro); Lloviendo ranas (Ados Teatroa eta Acrónica Producciones); Surco (Kokreta Teatro); El violinista (Rebelde Strad); Simplicissimus (Tartean Teatroa); eta Los olivos pálidos (La Red Teatro).

Aurtengo programazioan bertako eta eskualdeko artisten presentzia nabarmentzen da, besteak beste, Imanol Arias, Nerea Gorriti, Irene Hernando, Jokin Oregi, eta bi elkarterena, La Red Teatro eta Eibarko Cielito Musika Banda urtetsua, Jardunaldietan lehen aldiz jardungo duena.

Zuen zain gaude.

Eibarko Udala - Narruzko Zezen

Sarrerak:

  • Aldez aurreko salmenta
    • Sarreren aldez aurreko salmenta egun hauetan egingo da:
      • Otsailaren 1ean, 2an eta 3an, 10:00etatik 14:00etara, Coliseo Antzokian.
      • Emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, dagokion antzokiko leihatilan.
      • Kutxabanken bidez, 2020ko otsailaren 1etik aurrera, 10:00etatik aurrera.
      • Otsailaren 3tik, astelehenetan eta ostiraletan, 17:30etik 19:30era, Coliseo Antzokian.
  • Salmenta arrunta
    • Dagokion antzokiko leihatila, emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenagotik.
  • Prezioak
    • Otsailaren 27an eta 28an eta martxoaren 15ean, 20an eta 22an: 15 €
    • Martxoaren 7an, 13an, 19an, 21ean eta 29an eta apirilaren 2an: 5 €
    • Gainerako funtzioak: 12 €
  • Deskontuak
    • 5 eurotik gorako prezioetarako balio duen Coliseoaren Laguna txartela dutenek: tarifa normala, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelarekin 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
    • Ikuskizunetara sartzeko Coliseoaren Laguna txartela egiaztatzea beharrezkoa izango da.

Oharra

Arren puntualtasuna eskatzen dizuegu. Emanaldia hasi ondoren ez da utziko aretora sartzen. Balego, atsedenaldian sartu ahal izango da.

Antolatzailea:

  • Eibarko Udala

Babesleak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza

Laguntzaileak:

  • Sarea, Euskadiko Antzoki Sarea
  • Eibarko Egoitza Zentroa
  • Narruzko Zezen, Antzerki Taldea
  • UNI Kultur Elkartea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea. IITUE Eibar
  • El Corte Inglés
  • El Diario Vasco
  • Innpulso - Eibar, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria
  • SD Eibara Fundazioa
  • Eibarko Unibertsitate Laborala
  • Eta Kitto!..
  • La Red Española de Teatros, auditorios, Circuitos y Festivales de titularidad pública


Ekei Kulturweb S.L.L.