Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Lezoko Inauteriak

Lezoko Inauteriak

  • Lezoko Inauterien kartela

Lezon inauterietako jaiak.

Udalherria: Lezo

Lekua: Herriko kaleetan zahar.

Hasiera: 2020/02/20

Amaiera: 2020/02/25

Lezoko Udala

Santa Kruz Enparantza<br>Plaza Santa Cruz s/n (20100) Lezo

Telefonoa: 943524650
Weba: http://www.lezo.net
Emaila: info@lezo.net

Hiri inauteri honen barnean, beste hirietan antolatzen diren ekitaldiez gain bertako kutsua duten beste ekitaldi batzuk antolatzen dira, hauen artean Trapujalearen irudia, Arranpuila (edo arranpulua), Barrikotea eta Txerrijana.

Trapujale

Trapujaleren etorrera (Ostegun Gizena - 19:30etan) Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira.Gose garaitan mamitutako pertsonaia da. Trapuz estalitako gizon, zaldi eta betizu nahasketa den izakia da..

Arranpuila:
Ohitura azaharra da. Bataioetan, aita eta ama bitxiek sosak edo gozokiak jaurtikitzen zituzten, haurren pozerako. Lezon intxaurrak eta hurrak botatzen ditugu enparantzan.

Barrikotea:
Herri afaria. Sagardotegitik barrika bat edo gehiago ekartzen dira (kasu honetan 60 litrotako barrika bat edo bi) eta berauek izaten dira afariaren zentroa. Zutik afaltzen da eta barriketara hurbiltzen gara edatera. Jateko, batetik, elkarte batek bakailao tortillak egiten dizkigu, sekulakoak, eta bestetik, parrilla jarri eta haragia erretzen dugu bertan. Postretarako, gazta, intxaurrak eta irasagarra. Eta kafea zein pattarra, kanpoan.

Txerrijana:
Asteartebeltz egunean Trapujaleari lepoa mozten zaionean, burua sutara botatzen da eta gainerakoa jan egiten da.

Antolatzaileak: Lezoko Elkarteak eta Lezoko Udala.



Ekei Kulturweb S.L.L.