Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Eskoriatzako Aratusteak (Inauteriak)

Eskoriatzako Aratusteak (Inauteriak)

  • Eskoriatzako Kukumarroak

Eskoriatzak ohizko Inauteri Jaiak ospatzen ditu.

Udalherria: Eskoriatza

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 2020/02/20

Amaiera: 2020/02/25

Eskoriatzako Udala

Eskoriatza Enparantza<br>Plaza Eskoriaza s/n (20540) Eskoriatza

Telefonoa: 943 714407
Faxa: 943 714042
Weba: http://eskoriatza.eus
Emaila: udala@eskoriatza.eus

Inauterien esanahiaz ondo jabetzen ez bagara ere, badira zenbait elementu bere-bereak dituenak zalantza barik: jana eta edana ugari, mozorroak, maskarak, musika eta, nola ez, dantza.
Ospatu ere, ez da beti sasoi berean ospatu. Garai bateko gizonak ilargia hartzen zuen oinarritzat bere egutegia eratzeko. Egutegi horren arabera, udaberrian izaten zen urtearen hasiera, eta ez orain bezala, urtarrilean. Egutegia aldatzeak ohiturak dataz aldatzea ekarri zuen, inola ere ez ohitura galtzea.
Izan ere, inauteriek ez dute esanahi edo zentzu bera eduki historian zehar: Lehenengo une batean, denboran oso urrun, urtearen hasiera ospatzen zuen gizakiak festa honetan. Gaur egun udaberria den garaian ospatzen zen eta, esan bezala, urte zaharra amaitu eta berria hastea zen festaren funtsa. Miel Otxin, Zanpantzar... erretzen diren pertsonaia horiek guztiak gauza bera sinbolizatzen dute: amaitu den urte zaharra. Urte zahar horren hondarrak kendu egin behar dira, erre, garbitu.
Eskoriatzan, Kukumarroa zen antzinako garaietan inauterietako pertsonai nagusia. Kukumarroak mendian bizi ziren basagizonak ziren. Menditik jaisten ziren negu amaieran eta herriko jendea zirikatu eta beldurtzen saiatzen ziren haurrek iseka egin bitartean: "kukumarro txori malo".
Sabelean loredun amantala jantzita irudikatzen ditugu, heltzear dagoen udaberriaren seinale, eta bizkarrean, ardi-larrua dutela, bukatzear dagoen negu gorria adieraziz.
Bigarren aldia Erdi Aroan kokatu behar dugu. Gizakiak ez du bere burua Naturako indarren mende ikusten, Elizaren indarren mende baino.
Elizak lege gogorrak jarri zituen, eta, nolabait, Inauteriaren kontrako jarrera hartu zuen Horrela bada, ohitura guztien moduan Inauteriak ere garai berrietara moldatzen joan ziren, Kukumarroen kasuan garbi ikus daitekeen bezala: herriko haurrek burla egiten zieten eta hauek korrika segi, baina berrikuntza batekin, haurrek babesa eliz barruan aurkitzen zuten edo bestela kristau sinboloak erakusten zizkieten atzera egin zezaten.
Gaur egun ere gizakiok askotan mugatuta dugu geure burua eta ez gara eguneroko bizitzan benetan garen modukoak agertzen. Inauterietan, maskara edo mozorroa jartzerakoan, urtean zehar jantzi ditugun beste maskara guztiak kentzen ditugu. Hauxe litzateke gaur egun Inauteriek duten esanahia: liberazioa.

Urdelardero

Inauteriei hasiera emateko, Eskoriatzan,"ostegun gizen" egunean Urdelardero eguna ospatzen da. Egun horretan herriko umeak baserritar jantzita kalez kale ibiltzen dira abesten. Eskuan "ziria" izeneko makilatxo bat daramate, eta hor sartuta txorizoa, ogi-zatia, sagarra....
Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian, gaur egun balkoietatik karameluak botatzen dizkiete, horregatik, eskoriatzarrak animatu nahi ditugu umeak kantuan pasatzen direnean leiho edo balkoietatik gozokiak bota ditzaten.

Eskoriatzan abesten den kantua:

Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!!

Eskoriatzako Udala



Ekei Kulturweb S.L.L.