Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Olentzero eta Mari Domingi Eguna

Olentzero eta Mari Domingi Eguna

  • Orioko Olentzero eta Mari Domingi Egunaren kartela 2018

Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira Oriora abenduaren 24an, eta Herriko Plazan izango dira iluntzean. Berekin batera etorriko dira ttuntturroak, Mari, sorginak, Basandere, Basajaun eta artzainak.

Udalherria: Orio

Lekua:  Orio

Hasiera: 2019/12/24

Amaiera: 2019/12/24

Orioko Udala

Herriko Enparantza, 1<br>Plaza de La Localidad.1 (20810) Orio

Telefonoa: 943 830028
Weba: http://www.oriora.com
Emaila: bulegoak@oriokoudala.com

Arratsaldeko festa 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteko lagunek plazan eskainiko duten txokolate beroarekin. 17:45ean ttuntturroak aterako dira ikastolatik eta, segidan, 18:00ak inguruan, Mari eta sorginak kalez kale abiatuko dira, itsas aldetik etorrita; eta Basandere, Basajaun eta artzainak ere kalez kaleko jira egingo dute, mendi aldetik etorrita.

Mari Domingi eta Olentzero 18:30ak inguruan iritsiko dira plazara.

Egitaraua:

  • 17:30: Arkupe elkarteko lagunek plazan eskainiko duten txokolate beroa.

  • 17:45: Ttuntturroak aterako dira ikastolatik.

  • 18:00: Sorginak haurren eskutitzak jasotzen hasiko dira plazan.

  • 18:00: Basandere, Basajauna eta artzainak kalez kale ibiliko dira, mendi aldetik etorrita.

  • 18:30: Mari Domingi eta Olentzero plazara inguratuko dira eta ondoren, herrian barrena ibiliko dira.


Ekei Kulturweb S.L.L.