Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Garagardo azoka

Garagardo azoka

  • kartela

Irailaren 26tik 28ra bitartean garagardo festa ospatuko da Lezon. Hiru egunetan zehar, garagardoaz haratago, musika zein dantza emanaldiez, zirkuaz edota kirolaz gozatzeko aukera ere izango dute lezoarrek.

Udalherria: Lezo

Lekua:  Lezo

Hasiera: 2019/09/26

Amaiera: 2019/09/28

EGITARAUA

Ostegunean kirol eta musika emanaldiak egongo dira aukeran
Ostiralean, Jaixkipe txarangaz gozatu ahal izango dute herritarrek.
Ordutegiari dagokionez, aipatu bi egunetan, 18:00etatik 00:30ak arte egongo da zabalik.

Larunbatean, egun osoko festa izango da, hau da, 11:00etatik 01:00ak arte eta festaren itxiera gisa, arratsaldetik hasita iluntze arte hainbat ekitaldi izango dira:
20:30ean, "Out of the blue" dantza emanaldia
21:00etan, "Amer i Africa Enva" zirkua
23:00etan "Sara Sweet Band" taldearen kontzertua, guztiak, noski, Saldise plazan.



Ekei Kulturweb S.L.L.