Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Debabarrenako Azoka Ekologikoa

Debabarrenako Azoka Ekologikoa

  • Kartela

Debabarrenako Azoka Ekologikoaren VIII. edizioa egingo da Eibarren.

Udalherria: Eibar

Lekua: Untzaga Plaza

Ordua: 10:00-14:00

Hasiera: 2019/09/19

Amaiera: 2019/09/22

Sarrerak:  

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net

Debabarreneko Azoka Ekologikoa igande honetan itzuliko da Eibarrera. Goizean, 10:00etatik 14:00etara, hainbat postu jarriko dira Untzagan, bisitariek gure baserrietako hainbat produktu ezagutu eta eros ditzaten. Ekimena Eibarko Udalak, Debemenek eta Biolurrek antolatu dute eta Debabarreneko Aste Ekologikoaren VIII. Edizioari hasiera emateko  balioko du.

Aurten, guztira, hogeita hamar bat ekoizle eta baserri egongo dira bertan eta salgai jarriko dituzte gazta, ogia, barazkiak, arropa,  arrautza ekologikoak, marmeladak, eztia, lekaleak, kontserbak, sagardoa, olioa, berakatzak, pastak edo algak.  Hainbat lekutatik etorriko da jendea: Eibar, Elgoibar, Itziar, Mutriku, Aretxabaleta,  Zumaia, Aia, Abadiño, Arrasate, Urretxu, Antzuola, Zestoa, Hernani, Olaberria, Tolosa, Azkoitia, Mañaria, Zarautz, Beriain, Leintz Gatzaga, Faltzes edo Zamora.

Salgai jarriko dituzten produktu guztien ezaugarri nagusia da modu  ekologiko eta artisauan landutakok direla, alegia, naturaren, animalien eta pertsonen etorkizuna eta osasuna errespetatuz eginak direla. Azokari esker, ekoizleek beren salmentak egin eta kontsumitzaileek zuzenean jasoko dute informazioa eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Gainera, Azokan beste jarduera osagarri batzuk egongo dira, hala nola  ekoizleak ezagutzeko elkarrizketak, Azokako produktuekin osatutako saskiak edo jolasak. Debabarreneko VIII. Aste EkologikoaN, halaber, eta aurreko edizioetan bezala, bisita gidatuak egingo dira inguruko baserrietara; jarduera hori hurrengo astean egingo da.
Informazio gunea Azokan

Aste Ekologikoaren aurtengo berrikuntza da atzotik aurrera, irailak 19, eta hilaren 23ra arte, informazio gune bat egongo dela Untzagan,  herritarrei bisio global bat helarazteko produkzio ekologikoari buruz, eta iraunkortasun eta ingurumenarekiko erantzukizun arloan dituen abantailei buruz.

Ekimen hau pentsatuta dago ingurumen-arazoen eta bertako produktuen  gaineko interesa duen edonork informazioa izan dezan. Gune horretan edukiontzi bat egongo da, barruan "showcooking" bat eta produktu  ekologikoak izango dituena. Edukiontziaren kanpoko perimetroan informazio-kartelak jarriko dira.

Edukiontziaren ondoan, bi pieza altu jarriko dira kartelekin. Erakusketaren ordutegian, behar bezalako prestakuntza jaso duten pertsonak egongo dira bisitariek egin ahalko dizkiete oinarrizko kontuei erantzuteko.

Antolatzaileak: Eibarko Udala, Biolur, Debemen eta ECCA.

 

Ekei Kulturweb S.L.L.