Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Bartolome Jaiak

San Bartolome Jaiak

  • Elgoibarko San Bartolome Jaien kartela 2019

Elgoibarko San Bartolome Jaiak, herriko festa nagusiak.

Udalherria: Elgoibar

Lekua:  Elgoibar

Hasiera: 2019/08/22

Amaiera: 2019/08/31

Elgoibargo Udala

Foruen plaza, 1 (20870) Elgoibar

Telefonoa: 943741050 - 943743700 - 943744372
Faxa: 943741759
Weba: http://www.elgoibar.org
Emaila: elgoibar@udal.gipuzkoa.net

Herriko jai nagusiak dira, patronalak, eta jai horietan hainbat eta hainbat ekintza izaten da. Batzuk aipatzearren; sokamuturra eta Mauxitxa Txaranga.

San Bartolome jaietan Txiki eguna izaten da nagusi. Benetan berezia izaten da egun hau. Izan ere, garai batean, goizeko sokamuturraren ostean, jendeak mahatsa jateko ohitura zuen. Egun batean, norbait jendeari mahats aleak botatzen hasi zen eta, denborarekin, mahats aleekin egiten zena ardo beltzarekin egitera pasa da. Horrela bada, gaur egun, Txiki egunean herritarrak kamiseta zuria eta zapi gorria jantzita ateratzen dira. Goizean koadrila osoa elkartu eta txikiteoa egiten dute. Txikiteo horretan batak besteari ardo beltza botatzen diote, guztiek ardoz blai bukatu arte. Arratsaldeko 2ak aldera, herritarrak Errosario kalera joan eta, Mauxitxa txarangaren musikari jarraituz, kalejira luzea egiten dute festa giroan Foruen Plazara iritsi arte.

1932an San Bartolome txiki egunean, eguerdian "Soka-dantza" dantzatzen hasi zen. Gaur egun San Bartolome egunean dantzatzen da, eta elgoibartarrentzat ohore haundia da dantza honekin omendua izatea.

Elgoibarren, jaietan izaten diren sokamuturrek izugarrizko garrantzia dute. Sokamuturrei buruzko lehen aipamenak 1660ko idatzi batzuetan aurkitu dira, ohitura gaur egunera arte mantendu delarik.San Bartolome eguneko prozesioari dagokionez, urte luzetan bertan behera utzita egon ondoren, 1997an prozesioa ospatzeko ohitura berreskuratu zen.



Ekei Kulturweb S.L.L.