Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Andramaixek Jaiak - Jasokunde Ama Birjina

Andramaixek Jaiak - Jasokunde Ama Birjina

  • Azkoitiko Andramaixek jaiaren une bat

Azkoitiko zaindariaren festa abuztuaren 15aren inguruan ospatzen da, Ama Birjina Zeruratzearen ospakizunarekin bat, alegia. Festa hau ANDRAMAIXEK bezala ezagutzen da, eta bost egunetan zehar lagunartean eta familia artean ondo pasatzeko aukera paregabea.

Udalherria: Azkoitia

Lekua:  Azkoitia

Hasiera: 2019/08/14

Amaiera: 2019/08/18

Azkoitiko Udala

Herriko plaza / Plaza de la Localidad (20720) Azkoitia

Telefonoa: 943857047
Faxa: 943852140
Weba: http://www.azkoitia.net/
Emaila: azkoitia@azkoitia.net

Ofizialki festak hilaren 14an hasten dira, festa nagusiaren bezperan, txupinazoak Andramaixek festak iragartzen dituelarik. Txupinazo garaian Herriko Musika Bandak ONDO PASAU ANDRAMAIXEK pieza jotzen dute herriko kanpaien doinuarekin batera. Momentu honetan alkateak festen hasiera iragartzen du.

Hilaren 15ean, goizez, udal korporazioa parrokiara abiatzen da meza nagusia entzuteko asmotan. Udaletxetik elizarako ibilbidean, Udal korporazioa banda eta txistulari talde batez lagundurik joaten da azken hauek ALKATE SOINUA jotzen duten bitartean. Meza garaian musika, herriko abesbatzen esku joaten da. Gero musika berriz kaleratzen da, txistulari, dultzaineroak, buruhandiak, erraldoiak eta guzti, ondoren Kontzejupe pilotalekuan kontzertu bat ospatzen da. Festetan, "Salve" egunak (festa egun bezpera) eta pilota partidu interesgarriek garrantzi handia hartzen dute.

Festa guztietan zehar ez dira umeentzako eta helduentzako momentu alaiak falta; jokoekin, musikarekin, karaokea, kirola, mota guztietako lehiaketak.




Ekei Kulturweb S.L.L.