Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Andra Mari Jaiak - Jasokunde Ama Birjina

Andra Mari Jaiak - Jasokunde Ama Birjina

  • Adunako Axeri Dantzaren une bat

Adunako Andra Mari jaiak, Jasokundea, herriko festa nagusiak.

Udalherria: Aduna

Lekua:  Aduna

Hasiera: 2019/08/10

Amaiera: 2019/08/18

Adunako Udala

Aduna s/n (20150) Aduna

Telefonoa: <br>943692571 <br> 943690262 <br> 943692010
Faxa: 943690262
Weba: http://www.gipuzkoa.net/aduna/
Emaila: aduna@udal.gipuzkoa.net

Nekazal kutsua duen jaia, non ohizko ekintzez gain (Herri Kirolak, Dantzak, Bertsolariak, eta abar), gaztetxoen jokoak eta musika berbenak egoten diren. Festa hauetara ondoko herritarrak hurbiltzen dira.

Aipatzekoa da Oilasko Jokoa, non gazte batek bere begiak estalirik dituelarik eta musikaren doinuari jarraituz, kaxa baten sarturik eta burua kanpoan duen oilasko batengana hurbiltzen da, igitai kolpe batekin burua mozteko intentzioarekin.

Axeri-dantza Adunako ohitura eta tradiziorik zaharrenetako bat da, herriko festetan dantzatzen dena, abuztuaren 15ean. Urte batzuetan galdua izan zen arren, Andoaingo antzera dantzatzen da.



Ekei Kulturweb S.L.L.