Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Tabula Non Rasa

Erakusketa: Tabula Non Rasa

  • Kartela

Euskadiko Arkitektura Institutuak ateak irekiko ditu eraikitako ingurumena berrerabiltzearen garrantziari buruzko erakusketa batekin. Tabula non rasa izenpean, Donostiako Santa Teresa komentuko erakusketak Europar Batasunak 2019an emandako Mies Van der Rohe sari ospetsua lortzeko prozesuan finalista izan zen obra bat du barne. Irekita egongo da uztailara arte. Erakusketa Institutuaren estreinaldia da, non euskal kultura arkitektonikoa bultzatzen duten udako kurtsoak, tailerrak, hitzaldiak eta ekintzak antolatuko dira, MUGAK Bienalaz gain, udazkenerako aurreikusita.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Parte Zaharra

Ordua:  

Hasiera: 2019/03/15

Amaiera: 2019/07/14

Sarrerak: 0,00 €

Milaka urtean zehar, etengabe aldatu beharraren nozioa ordezkatu izan du arkitekturak. Arkitekturaren historiako eraikin gehienen gaur egungo itxurak ez dauka zerikusirik jatorrian zuenarekin; denborarekin, den-denen itxura aldatu egin da, halabeharrez aldatu ere. Horrelaxe egin diote aurre eraikinok denboraren joanari, eta hasieran zertarako diseinatu zituzten gorabehera, garaian garaiko funtzioetara egokitu behar izan dituzte. Hala, jauregiak etxebizitza-eraikin bihurtu dira; elizak, igerileku estali, eta koliseoak, auzune. Mugimendu modernoak hautsi zuen, aldez edo moldez, tradizio horrekin: hirietako alde zaharrak zaharkituta zeudela iritzi, eta tabula rasa eginez, etorkizuneko hiriak iraganaren arrastorik gabe eraiki beharraaldarrikatu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, tabula rasa egin behar ustez aurrerazale hori bihurtu zen nagusi mundu osoko arkitekto postmodernoen artean. Harrezkero, hamarkadaz hamarkada, arkitektura-lanek gero eta denbora gutxiago irauten dute. Eraikin baten funtzioa edo jabea aldatzea aski izaten da hura eraitsi, eta haren ordez, beste eraikin bat eraikitzeko.

Egia ere bada, ordea, gero eta kritika gehiago egiten zaizkiola eraisketaren kultura horri. Gaur egun, arkitekto asko ari da ikertzen  eraikinen berrikuntzaren eta eraldaketaren alorrean. Berrinterpretazio espazial eta funtzional horretan, arkitektoek potentzialtasun poetiko itzela eta esperimentaziorako eremu ezin emankorragoa aurkitu dute, berrikuntza- eta eraldaketa-lanek forma ugari har baititzakete.  Eraikuntza-arauei dagokienez, ez dago aurrez definituriko biderik, abiapuntu guztiak desberdinak dira eta, gehientsuenetan, oinarriak ere ez dira oso argiak. Hori dela eta, egin beharreko lana zein den, eraikin bat eraldatzea edo eraikin bat eraikitzea, arkitektoek oso bide desberdinak urratu behar izaten dituzte.

Erakusketa honetan, enpatia arkitektoniko horren erakusgarri, hiru proiektu daude ikusgai, bakoitza eskala hauetako batekin estuki lotua:  etxea (AGPS architects eta Jenny Rodenhouse), auzunea (Lacaton & Vassal, Druot, Hutin) eta hiria (ETH MAS Urban Design). Denen abiapuntua berbera da: alegia, sekula ezin garela hutsetik abiatu, beti dagoelako zerbait gure esku-hartzeen aurretik. Alde horretatik, arkitekturak ez dauka inoiz erabat berria izaterik; aitzitik, arkitektura aurrez dagoena eraldatzean datza beti.

Komisarioak- Ilka & Andreas Ruby

Ordutegia irekiera
Osteguna Ostirala - 17:00 – 20:00
Larunbata Igandea - 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00



Ekei Kulturweb S.L.L.