Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Tolosako Inauteriak

Tolosako Inauteriak

  • Tolosako Inauterien kartela 2019

Tolosako Inauterietako jaiak, Euskal Herriko hiri-inauteririk ezagunenetako bat.

Udalherria: Tolosa

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 2019/02/23

Amaiera: 2019/03/10

Tolosako Udala

Plaza Zaharra, 6A (20400) Tolosa

Telefonoa: 943697500
Faxa: 943697510
Weba: http://www.tolosakoudala.net
Emaila: informazioa@tolosakoudala.net

"Ostegun gizena"rekin hasten dira benetako aratusteak: eguerdian pregoia irakurri eta txupinazoa botatzen dute. Hurrengo eguneko ("Ostiral Mehea") egitarauan jaialdi berezia nabarmentzen da. Leidor Antzokian oso ikuskizun berezia prestatu eta antzezten du herritar talde batek.

Larunbatean, "Zaldunita" bezperan, Tolosako kaleak zeharkatzen dituzte danborradek (nagusiena eta haurrena), eta igande -"Zaldunita"- goizean pijamak izaten dira jaun eta jabe Gipuzkoako udalerrian, lagun ugari lo egiteko arroparekin irteten baitira kalera. Egun horretan, astelehenean ("Astelenita") nahiz asteartean ("Asteartita"), karrozak eta konpartsak kaleak girotzeaz arduratzen dira, musika eta dantza taldeak lagun dituztela. Astearte gauerdian amaitzen da jaia, Sardinaren Hiletarekin, eta "Piñata Igandean", konpartsa eta fanfarreen musika ere izaten da entzungai.



Ekei Kulturweb S.L.L.