Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zuhaitz Eguna

Zuhaitz Eguna

  • Tolosako Zuhaitz Egunaren irudia

Tolosan 2020n egingo diren azoken egutegiari hasiera emango zaio XXVI. Zuhaitz Egunarekin.

Udalherria: Tolosa

Lekua: Triangulo Enparantza

Ordua: 08:00 - 14:00

Hasiera: 2020/02/8

Amaiera: 2020/02/8

Sarrerak: Doan / Gratis

Tolosako Udala

Plaza Zaharra, 6A (20400) Tolosa

Telefonoa: 943697500
Faxa: 943697510
Weba: http://www.tolosakoudala.net
Emaila: informazioa@tolosakoudala.net

Zuhaitzak, zuhaixkak, bonsaiak eta landareak izango dira protagonista 2020eko lehendabiziko azoka berezi honetan. Larunbat honetan, otsailaren 8ean Trianguloan hainbat postu egongo dira zuhaitzen inguruan.

Egun hau landare eta zuhaitz mota ugari ikusi eta erosteko aproposa izateaz gain, haiei buruzko zehaztasunak galdetzeko ere egokia da. Izan ere, gustura erantzuten diete mintegietako arduradunek bertaratutakoen kezka eta galderei.

Larunbateroko azoka ere hor

Triangulo plazan soilik ez, udalerriko beste hainbat gunetan ere erosi ahal izango dituzte bisitariek, bertako produktuak. Alde batetik, Zerkausia, inguruko baserritarrek larunbatero bezala beraien produkturik onenak ekarriko dituzte, baratzetik zuzenean, edonork goza ditzan. Besteak beste, urte garai edo sasoi honetakoak: azaloreak, brokoliak, bruselako azak eta eskarolak. Bestetik, Berdura plazan, loreak eta landare haziak izango dira salgai. Azkenik, era guztietako produktuak eskuragarri izando dira Euskal Herria plazan.



Ekei Kulturweb S.L.L.