Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zarauzko Triatloia

Zarauzko Triatloia

  • 2020ko kartela

Zarauzko Triatlon Elkarteak ZARAUZKO TRIATLONen XXXIV. edizioa antolatu du.

Udalherria: Zarautz

Lekua:  Zarautz

Ordua: 14:00

Hasiera: 2020/06/13

Amaiera: 2020/06/13



IBILBIDEAK

  • 2.9 km IGERIAN
    Getariatik Zarautzerako itsasaldi hau ITSASO ZABALEAN egiten da, eta oso garrantzitsua da horrek dakartzan zailtasunei aurre egiteko prestatzea (korronteak, olatuak, orientazioa…). Mozketa denbora: ordu 1 eta 5 minutu gizonentzat. Ordu 1 eta 15 minutu emakumeentzat.

  • 78 km BIZIKLETAN
    Aurtengo Zarauzko Triatloiko bizikletaren sektoreak antzekotasun handiak ditu iazkoarekin. Parte hartzaileek bi buelta eman beharko dizkiote 26 kilometroko zirkuitu bati, eta buelta bat 25 kilometroko beste bati.Aureneko bi itzulietan, Meagako mendatea igo beharko da. Aldapa ez da oso pikoa (%3,5 bataz bestekoa), baina nahikoa distantzia luzea du (3,9). Ohar garrantzitsua: Meagako mendatea jaitsi ostean, Muniosoro eta Aizarnazabal arteko joan-etorria trafikoaren ohiko norabidearen kontra egingo da (gorriz irudian).
    AIAKO HARRESIA - Zarauzko Triatloian egiten den igoerari esker ezaguna den Aiako Harresiak triatletentzako eta zaletuentzako duen erakargarritasuna ukaezina da. Epikaren eta ikusgarritasunaren sinonimoa, hizki larriz. Oriotik Zarautzerantz Txurrukako Gainetik egiten den azken igoera leku ona da zuen lagunek txirrindularitzaren zatiaren gogortasunaz disfrutatu ahal izateko.

  • 21 km OINEZKO LASTERKETA
    Zarauzko Triatloiko oinezko lasterketako ibilbideak tauletako igarobide ezaguna izango du. Paraje berezi honetaz disfrutatuko duzue dunen gaineko pasabidearekin. Zirkuiturako lotura tarte bat egongo da, eta ondoren 6,2 km-ko zirkuitu bati 3 itzuli emango zaizkio, boxetatik hasi eta Udaletxe Plazan amaituz, orotara 21 km egin arte. Itzuliak zenbatzeko eskumuturrekoak malekoian banatuko dira, 180ºko biraketa egin ondoren boxen eremuan. Mozketa denbora 21:00etan ezarrita dago.
Zaletuentzako
Ibilbide honek triatleta guztiak gertutik ikusteko aukera paregabea eskaintze die zaletuei. Igeriketaren zatia ikusita, kanpinera oinez igotzeko aukera egongo da Txurrukako Harresitik kirolarien pasaera ikusteko, amaieran berriz ere herrira oinez bueltatu eta oinezko lasterketa ikusteko.

TRIATLOI TXIKIA TRIATLOI SOLIDARIOA

11:00 – 12:00 TRIATLOI TXIKIA TRIATLOI SOLIDARIOA gazteenentzat (8-14 urte artekoak). Parte hartzaile bakoitzak diru donazio bat egin ahal izango du. Jasotako dirua ASPANOGI. Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen Elkartera bideratuko da.



Ekei Kulturweb S.L.L.