Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Euskal Jaia eta Ohizko Karrozen Desfilea

Euskal Jaia eta Ohizko Karrozen Desfilea

  • Urretxuko Euskal Jaien kartela 2024

Urretxuko Santa Anastasia jaietako egunik garrantzitsuenetakoa Euskal Jaiaren eguna da, hainbat ekitaldi ezberdinen artetik ohizko Karrozen Desfilea nabarmentzen delarik. Animatu egun honetan beserritar jantzia janztera!.

Udalherria: Urretxu

Lekua:  Urretxu

Hasiera: 2024/09/22

Amaiera: 2024/09/22

Urretxuko Udala

Iparragirre Kalea, 20 (20700) Urretxu

Telefonoa: 943720151 - 943721051
Faxa: 943724754
Weba: http://www.urretxu.net
Emaila: urretxu@urretxu.net

1959an herritar talde batek hasitako bidea aldapatsua izan da zenbaitetan, debekuak eta errepresioa medio etena ere ezagutu baitzuen urretxuarron jai handiak, baina osasuntsu eta indarrez iritsi da 2010 honetara.
"Urretxuarron" jaia esan dugu, baina ez da guztiz zuzena; inguruko herritarren eta euskaldun guztion festa ere bada Urretxuko Euskal Jaia. Frankismoaren gau ilunean, euskalduntasun oro diktaduraren hankapean zegoenean, urretxuarrok jakin izan genuen askatasun egarria -pixka bat, bederen- asetzeko iturria aurkitzen, jaiaren bidez topatu ere. Eta aurkitu. Izan ere, hasiera hasieratik, Euskal Jaia ez da festa soila izan, baizik eta euskaldunon izaera eta identitatea erakusteko eta aldarrikatzeko tresna, garaian garaiko ezaugarriekin. Zenbat herritarrek ondo gogoratuko dute Lapurdiko dantza-talde batek ikurriña ekarri eta erakutsi zuenekoa, gutxi batzuen haserrea eta askoren harridura eta poz ezkuta-ezina piztuz, frankismo bete betean. Baserritarren eta arrantzaleen egoera, Iparragirre, Gernikako Arbola, zentral nuklearrak, kutsadura, euskararen egoera, presoak, Urolako trena... gai zerrenda luzeegia da hemen sartzeko, baina Urretxuko karrozetan erakusteko ez, urteetan barrena. Eta idiek eramandako karrozen artean, dantzariak, txistulariak, gaita-joleak, trikitalariak... izan ditugu ikusgai eta entzungai berrogeita hamar urteotan.
Dena den, karrozen desfilea bakarrik ez da Euskal Jaia. Eskulangintza erakusketak ere urte mordoa bete du Gernikako Arbola plazan, eta azken urteotan Kandela Piztea ere gehitu zaio. Euskal Jaia bizirik dago, bere burua berritzeko eta eguneratzeko gai da, eta urteurren honetan horixe erakutsiko du, alegia, nola uztartzen dituen tradizioa eta egungo errealitatea.



Ekei Kulturweb S.L.L.