Irailaren 1an, igandea, Gipuzkoako 40. Artzain Gazta Lehiaketa, Ardi Okela gertatzearen Gipuzkoako 32. txapelketa eta Gipuzkoako 55. Artzaintxakur Txapelketa ospatuko dira Legazpin. Gazta salmenta azoka ere izango da Euskal Herria plazan.
Aurten ere iritsi da Artzain eguna jai giroan ospatzeko urteroko hitzordua eta horretarako latxa ardia, Idiazabal gazta eta artzain txakurraren inguruko egitarau oparoa antolatu dugu: goizean zehar, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 40. Lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, artisauak, gaztagintza tailerra, ardi mozketaren erakustaldia, ardi erakusketa eta ardi okelaren lehiaketa izango dira besteak beste.
Edizio honetan Juan Yaben, Juan Jose Ezkurra eta Joaquin Ezkurra, Ameriketako artzainak, omentzeaz gain, artzain munduan erreferente izan den Milagros Oiartzabal ere omenduko dugu. Horrez gain ere, sorpresaren bat egongo dela aurreratzen du udalak.
Gainera, baserritarrez jantzita joateko tradizioa berreskuratu nahi da ta horretarako ekimen txiki bat jarri dugu martxan. Artzain egunean Photocall bat egongo da eta horrekin argazkiak ateratzea animatzen zaituztegu. Parte hartzen duten argazki horiekin artzain eguneko instagram-a (@artzainegunalegazpi) etiketatu ondoren, koadrilan gozatzeko bazkari bat zozketatuko da.
Bestalde, urtero bezala, herri bazkaria egongo da Aitxuri jatetxean, tiketak salgai daude 25€-ren truke udaletxeko HAZ-en. Herri bazkariaren ostean, arratsaldean, Gipuzkoako 55. Artzain Txakur Txapelketa egingo da Urtatzako zelaian.
Geurea den ondare guzti hau, ezagutu, dastatu eta bizi nahi baduzu, zatoz igandean Gipuzkoako Artzain egunera!
AURREKO URTEETAKO TXAPELDUNAK:
Ardi Gazta Lehiaketaren Txapeldunak:
1990: Miguel MĒ Agirre (Alegi)
1991 Jose Ramón Etxeberria (Legazpi)
1992 Mibuel MĒ Agirre (Alegi)
1993 Julián Etxeberria (Berastegi)
1994: Kontxi Aldasoro (Mutiloa)
1995: Kontxi Aldasoro (Mutiloa)
1996: Ardi Gazta Kooperatiba (Azpeitia)
1997: Patxi Otaegi (Beizama)
1998: MĒ Carmen Otaegi (Segura)
1999: Ramon Ugarte (Oñati)
2000: Galtzata Elkartea (Oiartzun)
2001: Jose Miguel Azurmendi (Zegama)
2002: Nicolas Segurola (Oñati)
2003: Ardi Gazta Kooperatiba (Azpeitia)
2004: Maria Angeles Iñurrategi (Zerain)
2005: Jesus Ansola (Elgoibar)
2006: J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)
2007: Jesus Ansola (Elgoibar)
2008: J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)
2009: Jesus Ansola (Elgoibar)
2010: J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)
2011: Aizpea (Olaberria)
2012: Joseba Insausti (Ordizia)
2013: Jesus Ansola (Elgoibar)
2014: Francisco Javier Muñoa (Zerain)
2015: Jesus Ansola (Elgoibar)
2016: Aizpea (Olaberria)
2017: Makatza (Legazpi)
2018: Patxi Otaegi (Beizama)
2019: Mausitxa (Elgoibar)
2020: Goiburu (Segura)
2021: Francisco Javier Muñoa (Zerain)
2022: Otatza (Ordizia)
2023: Baztarrika (Gabiria)
Gipuzkoako Artzain-Txakurren Txapelketa Ofizialaren Irabazleak: