Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Euskal Jaiak

Euskal Jaiak

  • Donostiako Euskal Jaien kartela 2024

Donostiak Irailaren lehengo egunetan Euskal Jaiak ospatzen ditu

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2024/08/28

Amaiera: 2024/09/8

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Gipuzkoako Diputazioaren eskutik, 1896. Urtean "Fiestas Euskaras" izenekoak hasi ziren ospatzen. Haietako egitarauaren ardatz nagusitzat, herrialdeko nekazaritza eta abeltzaintzari zegozkion teknikak hobetzeko helburuz, abere eta barazkien lehiaketak egiten ziren. Eta horrelako ferien osagarri, literatur zertamenak eta bertako dantzen eta kirolen erakustaldiak zituen jendeak denbora-pasa, gure ohitura eta folklorea goresteko nahian.

Sara, Donibane Lohitzune eta Urruñako euskal festak sortu ondoren, Antoine d´Abbadiek Azpeitian antolatu zuen euskal jai gogoangarri bat, 1893garren urtean. Ekimenari Diputazioak heldu eta horrelako ospakizuna Arrasaten eratu zuen estreinakoz, 1896an. Hurrengo urteetan beste herri batzuetara igaro zen euskal jaien antolakuntza eta azkeneko txanda Tolosari egokitu zitzaion, 1913garren urtean. Hurrengo urterako Hondarribian antolatuta zeudela, Munduko Lehen Gerrak galarazi zuen haien ospakizuna.

Jose Antonio Begiristain alkatearen ekimenez, 1927an Donostiak eratu zuen aurreneko aldiz Euskal Astea. Irailaren 8tik 18ra bitarteko egitarauak euskal kulturaren era askotako ospakizunak jasotzen zituen: antzerkia, musika, kirolak eta dantzak. Santa María elizan Ohorezko Salbea egin aurretik, Konstituzio Plazan eman zitzaion hasiera asteari herri aurreskua dantzatuz. Biharamunean, Arantzazuko Andre Mariaren egunez, ekitaldiak Zubietan gauzatu ziren eta hipodromoan sekulako erromeria egin zen, makina bat jende bertara bildu zelarik. Hurrengo egunetan, gure kultura tradizionalez sekula ospatu zen erakustaldirik bikainena eskaini zitzaion Donostiako jendeari.

Hurrengo urtean, Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak egituratu zuen Batzorde Antolatzailean Diputazioak ere hartu zuen parte.

Espainiako Gerrate Zibilak eten zuen Euskal Jaien bigarren etapa hau. 1940 urtean "El Diario Vasco" eta Kultur eta Turismo Ekintzetxeak ozta ozta eman zioten hasiera Aste Nagusiaren berreskurapenari.

Zentsuraren ateak ireki-ahala, antolatutako ekitaldiak ugariago bilakatzen dira. 1961ean jatorrizko izena itzuli zitzaien Euskal Jaiei, horrela 1985 arte iraun dutelarik. Zortzi urtetako eten baten ondoren, 1994an Parte Zaharreko hainbat elkartek Euskal Jaiak berreskuratzen dituzte, 1996an definitiboki K.T.E. hasi zen jaiak antolatzen Parte Zaharreko Jai batzordearen laguntzarekin gaurdaino.



Ekei Kulturweb S.L.L.