Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. "Saninaziyuek", San Inazio Jaiak

"Saninaziyuek", San Inazio Jaiak

  • Azpeitiko San Inazio Jaien kartela 2024

Lau egunetan jende guztia Azpeitiari begira egoten da, hemengo giro, zezen-festa eta eliza ospakizun nagusiengatik bertara milaka bisitari etortzen delako.

Udalherria: Azpeitia

Lekua:  Azpeitia

Hasiera: 2024/07/20

Amaiera: 2024/08/2

Azpeitiko Udala

Nagusia Enparantza<br>Plaza Nagusia, s/n (20730) Azpeitia

Telefonoa: 943157200
Faxa: 943157201
Weba: http://www.azpeitia.net
Emaila: azpeitia@azpeitia.net

Inazio Loiolakoa 1622. urtean Elizak santu egin zuelako, beste egun bat gehitu zitzaion gure herriko festen egutegiari. San Inazio Azpeitiko zaindari izendatu zuten eta Gipuzkoa zein Bizkaiko probintzietako zaindari ere bai.

Harrezkero, uztailaren 31n urtero gure festaburua ospatzen dugu, baina bezperan (uztailaren 30eko eguerdiko 12:00etan) "Saninazioak" iragarriz suziriak eztanda egiten du. Festak hiru egun geroago, abuztuaren 2an amaitzen dira.

Ehunka urtetan egiten diren meza nagusi eta prozesioez, luxuzko kartelen araberako zezen-korrida ikusgarriez eta, azken batean, Euskal Herri osoko festa garrantzitsuenetan gau eta egun izan ohi den giro bikainaz gozatzera bertaratzen diren milaka bisitariak.

Azpeitiko Udalak urtero argitaratzen duen festetako programa "Saninaziotako" maila, kalitate, barietate eta unibertsaltasunaren araberakoa izaten da.

Aspaldiko zezen-tradizioa:

Azpeitia eta zezenak lotzen dituen lehen albistea 1522. urtekoa da. Mendetan zehar, baina batez ere azken hogeita bost urteotan, Azpeitia Gipuzkoako zezenen bultzatzaile nagusi izan da.

1841.n Udaletxeko Enparantzan gertakizun latz bat gauzatu zen. "Laca" izena zeukan zezeneztenkaria bigarren denborako eztenkarietan adarkatua izan zen eta honen ostean hil egin zen. Azpeitiako herriak oraindik gertakizun hau ez dauka ahaztua eta gure herrian heriotza aurkitu zuen zezeneztenkari ezezagun honen omenez hirugarren zezena hiltzen duten bakoitzean musika bandak "Hilbera Zortzikoa" pieza jotzen du. Baina noski, ikuslegoa bandak pieza hori jotzen duen eta zezena hilik lurrean dagoen bitartean, zutik eta ixilunea mantentzen dago.

Garcia Campos margolaria Azpeitiako Periko lehenengo eta aurreko zezenketa kartela egiteko sentimenduz beteriko momentu honetan oinarritu zen.

Azpeitiko gaur egungo zezen-plaza 1903. urteko uztailaren 31n estreinatu zen. Harrezkero, Azpeitian zezenek urtero ez dute hutsik egin plazaren bizialdiko ia ehun urte hauetan.

Azpeitia herria delako, hirugarren mailako zezen-plaza du. Horrelaxe dauka zezenetako araudiak sailkaturik. Seriotasun, egokitasun eta kalitateagatik maila handiagokoen parekoak direla.

Salbuespenen bat edo beste alde batera utzita, Azpeitian 1982. urtea arte nobilladak besterik ez ziren ematen eta garaian garaiko zezenko-hiltzaile onenak etortzen ziren bertara. Gaur egun Azpeitiko festetan hiru korrida ematen dira, uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 2an, hain zuzen.

Erlijio-ospakizuna, festen sustraia:

Lehenengoa San Inazioren omenetan uztailaren 31n, Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindariaren egunean, Soreasuko Sebastian donearen parrokian izaten den ospakizun nagusia da.
Aurrez herriko gune zaharreko kaleetan Prozesio Ospetsua izaten da. Azpeitiarrek parte hartzen dute, Udaleko arduradunak buru direla.

Hurrengo egunean (abuztuaren 1ean) izaten da. Egun horretan Zeremonia eta Prozesioa Loiolan eta bertako basilikan izaten dira. Bertara etortzen dira urtero Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradun nagusiak.




Ekei Kulturweb S.L.L.