Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Karmengo Eguna

Karmengo Eguna

  • Hondarribiko Karmen Egunaren kartela 2023

Hondarribian Arrantzaleen zaindaria den Karmengo Ama Birjinaren prozesioa ospatuko da.

Udalherria: Hondarribia

Lekua:  Hondarribia

Ordua: 17:00

Hasiera: 2024/07/16

Amaiera: 2024/07/16

Hondarribiko Udala

C/ Nagusia, 20 (20280) Hondarribia

Telefonoa: 943 11 12 11
Weba: http://www.hondarribia.org
Emaila: udala@hondarribia.org

Ospakizun hau itsas-prozesio bat izan ohi zen, eta bertan Kofradiako itsasontzi batean Karmen Amabirjinaren irudia eramaten zen Hondarribiko portutik badiara. Hor lore eskaintza egiten zen itsasoan galdutako itsasgizonen izenean.

Nahiz eta tradizio hau urte askotan galdurik izana, duela gutxi berreskuratu egin da.

Egitaraua:

  • 17:00: Portuko elizan errespontsuaren otoitza.

  • 17:30: Karmen Amabirjinaren irudia hartuta prozesioan aterako dira Bentan amarratuako "Marloia" itsasontzira igoko da eta badiarantz zuzenduko dira, bertan, itsasoan zendutako itsas-gizonen omenezko errespontsua eta lore eskaintza egingo delarik.

Ekintza Hondarribiko Udalaren, San Pedro Arrantzaleen Kofradiaren eta Hondarribiko Musika eskolako Txistu ikasleen laguntzarekin burutuko da.



Ekei Kulturweb S.L.L.