Udalherria: Zarautz
Lekua: Zarautz
Hasiera: 2024/06/25
Amaiera: 2024/06/28
Zarauzko Udala
Plaza Lege Zaharra (Casa Portu) (20800) Zarautz
Telefonoa: 943134456 - 943130960
Faxa: 943130019
Weba: http://www.zarautz.com
Emaila: zarautz@udal.gipuzkoa.net
Hiri kutsua duen jaia, edozein herritar eta gustuentzat antolaturiko festa ekintzez osaturik egoten da. Erlijio ekitaldiak, kirol lehiaketak, ohizko ekitaldiak, gaztetxoentzat jokoak eta antzezpenak, berbenak, mota guztietako kontzertuak, feri kokaguneak, txarangak, kale animazioak, eta abar. Ondoko herrietako, eskualdeko eta herrialde osoko jendea hurbiltzen da.
Jaiei hasiera ematen dien txupinazoarekin Zarautz bere festa herrikoienetan murgiltzen da, eta San Pelaio eguna haur danborradarekin, erraldoi eta buruhandiekin, kaleetako blusa koadrilekin eta festa giro ederrarekin ospatzen da.
Baita erromeria egiten da Iñurritza zelaian, eta bertan, zarauztar ugari biltzen da. Beste egunean, berriz, mutil ezkongabeak OILASKO BILTZEA izenaz ezagutzen den tradizioan inguruko baserrietara joaten dira txistulari eta soinujoleekin batera, eta biharamuneko bazkarirako dirua biltzen dute.