Udalherria: Eibar
Lekua: Eibar
Hasiera: 2024/06/1
Amaiera: 2024/06/29
Eibarko Udala
Bista-Eder, 10 (20600) Eibar
Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net
Hiri kutsua duen jaia, edozein herritar eta gustuentzat antolaturiko festa ekintzez osaturik egoten da. Erlijio ekitaldiak, kirol lehiaketak, ohizko ekitaldiak, gaztetxoentzat jokoak eta antzezpenak, berbenak, mota guztietako kontzertuak, feri kokaguneak, txarangak, kale animazioak, eta abar. Ondoko herrietako, eskualdeko eta herrialde osoko jendea hurbiltzen da.
San Juan bezperan sua egin eta kanta hau kantatzen dute eibartarrak:
Egun zoragarri hau heldu da berriz
pozan pozez bihotzak beterik
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Juan suak piztutzen dira
gau zoragarri honetan.
Azken urteotan, sua baserrietan egiten zen bakarrik, baina 1992. urtean, Untzaga Enparantzan egin zen.