Udalherria: Errenteria
Lekua: San Marcos Gotorlekua
Hasiera: 2024/03/27
Amaiera: 2024/10/27
Sarrerak: 0,00 €
Bizarain mendian kokatutako eraikuntza militar bat da, 260 metroko altueran, XIX. Mendean eraiki zen Errenteria defendatzeko. Gaur egun ez du erabilpen militarrik; armadak 1970 urtea arte okupatu zuen, eta egun Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural bezala.
Ezagutu bere sekretuak
Ezagutu ezazu gotorleku militar baten azpiegitura miatzeak sortzen duen sentsazioa, gaur egunera arte publikoarentzat itxita zeuden hainbat gunetan barrena ibiliz. Ezagutu ezazu eraikuntzaren historia, eta 100 urte atzera egin ahal izango duzu. Zabaldu begiak harridurari igogailu panoramikotik begien bistan izango duzun paisaia txundigarriaren aurrean.
Hamaika aukera
1. Bisita ezazu San Markoseko Gune Ludiko-Kulturala, bere ondarea eta Lau Haizeta parkearen paisaia
2. Ibil zaitez San Markoseko eta Txoritokietako gotorlekuak inguratzen dituzten bide balizatuetan barrena
3. Atseden hartu piknik gunean eta haur - parkean.
Lau Haizeta Parkea
Ez ahaztu Lau Haizeta Parkeari bisita egitea; San Markoseko Gotorlekuaz gain, ondoan dagoen Txoritokietako Gotorlekua ezagutzeko aukera izango duzu. Gainera, parkearen hainbat bideetan barrena ibiliz, monumento megalitikoen hondakinak aurkituko dituzu; hala nola Berrozpinekoak, Txoritokietako Monolitoa eta Aitzetako Txabalako Trikuharria.
Bisitatzeko
• Harrera / informazio turistiko puntua: gotorlekuko gela bat bisitariari arreta emateko harrera bezala egokitu da, bertan Errenteria eta Oarsoaldea Eskualdeko informazio turistikoa ere eskaintzen delarik.
• Beheko Obra: Ondorengo espazioetan gotorlekuko jarduera militarra birsortu da, bertan hainbat erreplika ezarriz: metrailadoreak, kanoiak, soldaduak, artilleria, etab. Gainera, bisitariak ikusten ari denari buruzko informazioa izango du, espazio bakoitzean hizkuntza ezberdinetan jarritako informazio-panelei esker.
Batería a Barbeta Kaponera
Erdi kaponera
Su kurboen bateria
Barbeta bateria
Zerbitzuak
Aparlekua: Plaza mugatuak
Kokapena
San Marko Gotorlekua San Marko bidea, z/g - 20100 Errenteria - 43.297948,-1.913939
Kontaktua
San Marko Gotorlekuaren Informazio Puntua - San Marko bidea, z/g, 20100 Errenteria (Gipuzkoa)
Tel..: (00 34) 943 449 638 / turismoa@errenteria.eus
Gotorlekua-Museoa eta San Marko Gotorlekuaren Informazio Puntua:
Ordutegia:
Aste Santutik 6 hilabetez irekita - Asteburu eta jai egunetan: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Uztaila eta abuztua - Asteazkenetik igandera eta jai egunetan: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Zure txakurrarekin bisitatu dezakezu Gotorlekua uhalarekin lotuta dagoen bitartean. Parkinean iturria aurkituko duzu eta gainera Gotorleku inguruan mendi-ibilaldiak egin ahal izango dituzu berarekin.
Tarifak:
Museoa: Bisita librea: doan. (Museoa denboraldi altuan bakarrik irekita)
Bisita gidatua (aurre kontsulta): doan
Bisita gidatuak taldeentzat: aldez aurretik hitzartuta 0034 943 449 638.
San Marko egunaren ospakizuna:
Apirilaren 25ean San Marko eguna ospatzen da eta eskualdeko biztanleentzat egun horrek xarma berezia du. Hain egun berezirako San Marko opilak prestatzen dira, guraso-bitxiek seme besoetako ezkongabeei oparitzen dizkietenak. Egun honetatik hurbilen dagoen igandean, San Marko gotorlekuan eta bere inguruetan santuaren omenez erromeria ospatzen da.