Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gipuzkoako X. Bakailao Pintxo Txapelketa

Gipuzkoako X. Bakailao Pintxo Txapelketa

  • Kartela
  • Kartela
  • Kartela

Martxoaren 25ean abiatuko da eta finala apirilaren 9an izango da, Donibanen. Hamargarren edizioaren irabazlea zein izango den apirilaren 9an Donibaneko kulturgunean izango den ekitaldian ebatziko du epaimahaiak.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2024/03/25

Amaiera: 2024/04/9

Sarrerak: 4,50

Gipuzkoako 40tik gora tabernak hartuko dute parte aurtengo ekitaldi gastronomikoan euren bakailao pintxoekin. Parte hartu ahal izateko baldintza nagusia da jakiaren osagai nagusia bakailaoa izatea; hortik aurrera, libreki aukera dezake sukaldari bakoitzak zein beste osagarri erabili nahi duen pintxoa osatzeko.

Txapelketaren finala showcooking formatuan egingo da apirilaren 9an, 16:00etatik aurrera, Donibaneko Kulturgunean. Ateak zabalik izango dira egun horretan jardunaldiaz gozatu nahi duenarentzat.

Sukaldariek zuzenean prestatuko dituzte pintxoak publikoaren aurrean, eta epaimahaia honako adituek osatuko dute: Rest jatetxearen jabe Felix Mansok, Galerna jatetxearen jabe Rebeca Baraincak, Cynthia Yaber Arzakeko sukaldeburuak, Igor Cubillo kazetari gastronomikoak, eta Alberto Santiago Santymar bakailao-enpresako gerenteak.

Denen artean erabakiko dute apirilaren 9an zein den hamargarren edizioko pintxo txapelduna.

Ekitaldian aurkezturiko pintxoen prezioak ezingo du 4,5 eurotik gorakoa izan, eta, esan bezala, Donibaneko Kulturguneko ateak zabalik izango dira bakailaoaren zaleentzat. Sari-banaketa hurrengo egunean, apirilak 10, egingo dute antolatzaileek, hamargarren urteurrena ospatzeko Ziaboga tabernan antolatu duten afariaren bueltan.

Bakailu Pintxoen IV. Ibilbidean

DONOSTIA
Aratz
Argia
Bar Lobo (Easo)
Bar Lobo (Peña y Goñi)
Café Viena
Eguszki Bristro Bar
Hotel Monte Igeldo
Oquendo

ERRENTERIA
Elpalante
Xera Gastroteka

EZKIO
Agirretxea

HONDARRIBIA
Danontzat
Mika
Rafael
Tatapas

IRUN
Bakar
Colon
Don Jabugo
Faisan Ostatua
Felix Manso Ibarla
Gaztelumendi
Iñaki
Irungo Atsegina
Izkira
Marken
Tostadero

LARRAUL
Zirta

LASARTE
Avenida
Herriko Etxea
Iñaki

ORDIZIA
Kiko Enea

PASAIA
Arkupe berri (Donobane)
Ziaboga (Donobane)
La Lonja (San Pedro)
Busturia (Trintxerpe)
Caserio (Trintxerpe)
La Bodeguilla (Trintxerpe)
Ulia (Trintxerpe)

TOLOSA
Botarri

USURBIL
Artzabal
Bordatxo

ZARAUTZ
Karlos Argiñano

ZUMARRAGA
Bidezar
Hirukia



Ekei Kulturweb S.L.L.