Udalherria: Azpeitia
Lekua: Azpeitia
Hasiera: 2024/02/3
Amaiera: 2024/02/13
Azpeitiko Udala
Nagusia Enparantza<br>Plaza Nagusia, s/n (20730) Azpeitia
Telefonoa: 943157200
Faxa: 943157201
Weba: http://www.azpeitia.net
Emaila: azpeitia@azpeitia.net
Inauteriak leku garrantzitsua du Azpeitiko urteko festen egutegian. Azken hamarkadetan, urtetan erdi-lo egon ondoren, bizkortu egin da eta hartu duen indarrari esker festa maiteenetakoak eta herritarrek ugari parte hartzen dutenetakoak dira.
Jaiak Ihauteri igandean hasten dira eta asteartea arte irauten dute, Zezena Hilobiratu arte. Azpeitian zezena lurperatzen da sardinaren ordez, zezena ohikoa delako. Hain zuzen zezena (eta zehazkiago esan larrabehiak edo sokamuturra) da gure herriko Inauterietako osagai nagusietakoa. Sokamuturra Ihauterietan protagonista nagusia izaten da. Sarri eta denbora luzez ibiltzen da kaleetan zezenzaleen gozagarri.
Tradizio-maila lortu duen eta Azpeitiko Inauteriei kutsu berezia ematen dioten beste ekitaldi bat ere bada: Inauteri igandeko "Eleganteen Pasiera". Ehunka gazte, eta ez hain gazte, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako moduko arropak jantzita ibiltzen dira.