Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Eibarko Antzerki Jardunaldiak

  • Eibarko Antzerki Jardunaldien kartela 2023

Eibarko Antzerki Jardunaldien XLVI. edizioa.

Udalherria: Eibar

Lekua:  Eibar

Hasiera: 2023/02/14

Amaiera: 2023/03/31

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net

Harro gaude Antzerki Jardunaldien berrogeita seigarren ediziora iristeaz. 46 urte dira -eta aspaldian zenbatu ez ziren beste batzuk- Eibarko herriak eszenatokiak lagatzen dizkiela hogeitaka konpainia baino gehiagori beren antzezlanak aurkez ditzaten. Tragedia, komedia, keinu-antzerkia, dantza, zirkua eta beste antzez-mota batzuk itzuliko dira herrira berrogei egunez. Ziurgabetasunez betetako hiru urte igaro ondoren, etenekin eta edukiera-murrizketekin, berriz ere aforo osoak izango ditugu Jardunaldietan eta eszenatoki nagusiak berreskuratuko ditugu, Unibertsitateko Antzokia eta Coliseoa.

Ohi bezala, ehunka antzezlan ikusi eta haien artean hautaketa eginda, programa hau aurkezten dugu.

Bertan, gaiek, estiloek eta antzezleek Euskal Herriko eta Espainiako antzerki-konpainiek garatu duten sorkuntza oparoaren laburpen bat eskaintzen digute. Besteak beste, gerra, giza kondizioa, beldurra, hezkuntza, amatasuna edo lan-egoerak izango dira jorratuko diren gaietako batzuk, fartsaren, komediaren, tragediaren eta keinu-antzerkiaren ikuspegitik. Molièreren, Sanchis Sinistierraren testuak entzungo dira; dramaturgo berrien lanak, hala nola Garbiñe Losada, Salomé Lelouch, Leire Bilbao, David Caíña, Martín Skilton, María Goiricelaya, Bob Pop, Areta Bolado, Ailén Kendelman edo Noelia Castro; edo Emilia Pardo Bazán, García Lorca edo Ernst Lubitsch en testuetan oinarritutako bertsioak.

Jardunaldien aurkezpen-solasaldiak "Los papeles del teatro" izenburua izango du eta bertan eszenatokietako bi izen handik hartuko dute parte, María Adánez eta Pepón Nieto aktoreek. Solasaldian azalduko dute nola egiten dieten aurre beren lan-ibilbidean zehar antzeztu dituzten paperei, eta, baita, nola, batzuetan, interpretazioaz bestelako antzerki-lanbideko beste paper batzuk bete behar dituzten.

Hogei antzerki-konpainia baino gehiago ikusi ahal izango ditugu herriko eszenatokietan; ehun antzezle inguru eta hogeita hamar teknikari baino gehiago izango dira, bakoitza bere paperarekin, antzerki-magiaren txinparta pizteaz arduratuko direnak.

Gainontzean, hauxe baino ez zaigu eskatzen, Jardunaldi hauen antzerki-proposamenei harrera egitea, publikoa izatearen paper handi hori betetzen jakitea, eta aldez aurretik honakoa adieraztea: Eskerrik asko etortzeagatik!

Prezioak

  • Otsailak 15 eta 16 eta martxoak 23, 30 eta 31: 15 €
  • Otsailak 25, 27 eta martxoak 21, 24 eta 25: 5 €
  • Otsailak 14: Gonbidapenarekin
  • Gainerako funtzioak: 12 €

Aurre Salmenta Coliseoan

  • 1. Hitzordua Jaso
    • Urtarrilak 26 eta 27, 17:30etik 19:30era
  • 2. Hitzorduarekin Sarrera Jaso
    • Urtarrilak 28, 29 eta 30, 10:00etatik aurrera
  • Urtarrilak 30etik aurrera,
    • Astelehen eta ostiralero, 17:30etatik 19:30etara.

On-line

Sarrerak Leihatilan

  • Funtzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago dagokion antzerkiaren leihatilan.

Deskontuak
Deskontu hauek aplikatuko dira:

  • Coliseoaren Laguna txartela dutenek, 5 eurotik gorako prezioetarako: tarifa arrunta, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelarekin 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
  • Coliseoaren laguna txartela egiaztatu beharko da ikuskizunetara sartzeko

Oharrak

  • Arren puntualtasuna eskatzen dizuegu. Emanaldia hasi ondoren ez da utziko aretora sartzen. Balego, atsedenaldian sartu ahal izango da.

Antolatzailea:

  • Eibarko Udala

Babesleak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza

Laguntzaileak:

  • Sarea, Euskadiko Antzoki Sarea
  • Narruzko Zezen, Antzerki Taldea
  • El Diario Vasco
  • Innpulso - Eibar, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria
  • SD Eibara Fundazioa
  • Eta Kitto!..
  • La Red Española de Teatros, auditorios, Circuitos y Festivales de titularidad pública


Ekei Kulturweb S.L.L.