Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea
Ordua: 18:30
Hasiera: 2023/01/25
Amaiera: 2023/01/25
Sarrerak: Gratis / Dohain
Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9 (20006) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943482760
Faxa: 943482765
Zuzendaria: Frco. Jabier López de Landatxe.
Italiako hegoaldean girotua eta Tirreniar itsasoak bustia, dokumentalaren eta fikzioaren artean dabil istorio hau. Bi gizonek partekatzen dute Ederra eta galdua filmaren protagonismoa. Horietako batek, Tomassok, jada baztertutako Carditello errege jauregia zaintzen du. Besteak, Pulcinellak, Italiako commedia dell´arte antzerkiko pertsonaia alproja ospetsuaren ideala ordezkatzen du. Zentzugabea, liluragarria, kontraesankorra eta ausarta, aldi berean Italiari buruzko alegoria politikoa, entsegu intimo eta soziala, eta poema filmikoa da ipuin narratibo eta bisual hau. Pelikulak Bergman Award saria irabazi zuen Göteborgen.
Solasaldiaren partaideak: Marina de Franceschi eta Francesco Roncaglia.
Pelikularen hizkuntza: Italiera, gaztelaniazko azpitituluekin.
Solasaldiaren hizkuntza: Gaztelania eta italiera.
Tokia: Areto nagusian.
Ordutegia: 18:30etik 21:00etara.