Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Sara Perarnaud + Franco Cavalleri

Kontzertua: Sara Perarnaud + Franco Cavalleri

  • Donostiako Franz Schubert Zikloaren kartela 2023
  • Sara Perarnaud
  • Franco Cavalleri

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Franz Schubert Zikloaren barruan, Sara Perarnaud eta Franco Cavalleri pianisten kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua: 19:30

Hasiera: 2023/01/25

Amaiera: 2023/01/25

Sarrerak: 15 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

  • Sara Perarnaud, pianoa
  • Franco Cavalleri, pianoa

Sara Perarnaud Donostian jaioa da, 2006an. Hiru urte zituela, pianoa eta biolina ikasten hasi zen, eta zazpi zituela, berriz, organoa. 2022an, gradu profesionaleko titulua lortu zuen Donostiako Manuel Escudero Kontserbatorioan, Maruxa Llorente, Esther Mendiburu eta Loreto F. Imaz irakasleen eskutik. Baionako CRRn ere ikasia da, Esteban Landartekin. Gaur egun, Christian Wilhelm Müller-ekin ari da pianoa ikasten (Weimar-en) eta Louis Robilliard eta Martin Sturm-ekin, berriz, organoa.

Franco Cavalleri piano-jotzaile uruguaiarrak 12 urte zituela eman zuen lehen errezitala, W. A. Mozart-en 3. fantasia re minorrean eta berak konposatutako zenbait pieza joz. 18 urte zituela, Carmen Navarro piano-jotzailearekin ikasi zuen Montevideoko Musikako Unibertsitate Eskolan. 20 urterekin, Donostiara etorri zen Marta Zabaleta piano-jotzailearekin ikasteko Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorian, non notarik onenekin lizentziatu baitzen. Gaur egun, Hüseyin Serment maisuaren ikaslea da London College of Music-eko programarik zorrotzenetan.

Egitaraua:

  • Sonata mi bemol maiorrean Op. 122 D. 568
  • Sonata do minorrean D. 958

Laguntzailea: Donostia Musika



Ekei Kulturweb S.L.L.