Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Prozesioa, Bordon Dantza eta San Joanen Alardea

Prozesioa, Bordon Dantza eta San Joanen Alardea

  • Bordon Dantzaren une bat
  • Bordon Dantzaren une bat
  • Bordon Dantzaren une bat
  • Bordon Dantzaren une bat

Tolosako San Juan jaiak direla eta, ohizko eskopetariaren alardea, Bordon Dantza, meza eta prozesioa.

Udalherria: Tolosa

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 2022/06/24

Amaiera: 2022/06/24

Tolosako Udala

Plaza Zaharra, 6A (20400) Tolosa

Telefonoa: 943697500
Faxa: 943697510
Weba: http://www.tolosakoudala.net
Emaila: informazioa@tolosakoudala.net

EGITARAUA:

  • 07:00: Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.

  • 08:30: Diana, Tolosako Udal Musika Bandaren eskutik.

  • 08:45: Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.

  • 09:00: Diana, Tolosako Dultzaineroak taldearen eskutik.

  • 09:30: Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.

  • 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du.
    • Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan.
    • Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.

  • 13:00: Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Udal Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
    • En plaza Berdura concierto a cargo de la Banda Municipal de Música de Tolosa, junto con las Bandas de Txistularis de Tolosa y de Pamplona.

  • 16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko.
    • Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute.
    • Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.


Ekei Kulturweb S.L.L.