Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Juan Bezpera

San Juan Bezpera

  • Andoaingo San Juan Sua

San Juan Bezpera festaren ospakizuna Andoainen ohiko San Juan Sua, Salbea, eta abar.

Udalherria: Andoain

Lekua:  Andoain

Hasiera: 2022/06/23

Amaiera: 2022/06/23

Andoaingo Udala

Goiko Plaza s/n (20140) Andoain

Telefonoa: 943300830
Faxa: 943300828
Weba: http://www.andoain.org
Emaila: alkatetza@andoain.org

EGITARAUA:

Ekainak 23, osteguna:

  • 17:30: Ping pong txapelketa Agustin Leitza Plazan, eta ondoren guztiok txupinazora!

  • 18:00: Sanjuanetako kartel lehiaketako sari banaketa Goikoplazan (Frontoi aldean).

  • 18:45: Kalejirak Goikoplazaraino: Gora Kaletxiki Txaranga, Trikitilariak, udal Musika Eskolako eskusoinu taldea.

  • 19:00: Maizorri Txalaparta elkartearen pregoia Udaletxeko balkoitik eta jaien hasierako txupinazoa, ondoren Gora Kaletxiki txarangak Luis Fracaren “Andoain” musika pieza joko du.

  • 19:30: Alberto Agirre abesbatza eta udal musika eskolako abesbatza gazte eta helduen kontzertua San Martin Parrokian.

  • 20:00: On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena San Martin elizan Alberto Agirre eta udal musika eskolako abesbatzak kantatua.
    • Andoaingo herriak, Agustin Leitza Seme Kuttunari, esker onez.

  • 20:00: Sanjuanetako paleta goma txapelketa Arrate Frontoian.

  • 20:15: Alkatearen eta udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.

  • 21:30: Olagain txistulari bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz.
    • Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza.
    • Musikaren deiari jarraituz andoaindarrok Goikoplazara inguratuko gara urteko gaurik motzenari hasiera emateko: “Sanjuan heldu da, sorgin beldurra galdu da...”

  • 22:30: Suziri, txalaparta eta kanpai-errepikarekin.
    • SAN JUAN SUA

  • Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako abesbatzak, Udal Musika Eskolako banda, Olagain txistulari banda eta Urki dantza taldea.

  • 22:45: Agustin Leitza elkartearen danborrada.
    • Ibilbidea: Agustin Leitza elkartetik Goikoplazara, eta ondoren, Kaletxiki, Arrate plaza, Pio Baroja, Goikoplaza, Joxe Mari Iturzaeta eta Agustin Leitza kalea.

  • 23:30: Egan musika taldearen kontzertua-dantzaldia Goikoplazan.

  • 00:00: Zetak taldearen kontzertua Nafarroa Plazan.

  • 01:30 - 03:30: Oihan Vega (Gaztea) diskofesta Nafarroa Plazan.


Ekei Kulturweb S.L.L.