Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Juan Bezpera

San Juan Bezpera

  • Agintarien Soka Dantzaren une bat

Zuhaitza jarri, bedeinkatu eta erre egiten da. Udal Agintariek Soka Dantza dantzatuko du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Konstituzio Enparantza

Ordua: 22:15

Hasiera: 2022/06/23

Amaiera: 2022/06/23

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Udaburuan gaude, udako solstizioan. Argia iluntasunari gailendu zaio. Luzeagoa da eguna gaua baino. Horrek bizitza hobearen itxaropena dakarkigu, eta plazan dagoen Lizarra horren ikurra da.
Gure herrian ohitura izan denez, esperantzaren arbolaren inguruan dantzatuko gara.

Agintarien Esku Dantza

Aurten ere, udal agintariek eta Goizaldi, Arkaitz, Eskola eta Gero Axular dantza taldeetako kide batzuk, Udalaren Txistulari Taldearen laguntzarekin, Agintarien Esku Dantza dantzatuko dute, zuhaitzaren inguruan.

Ondoren, zuhaitzari su emango zaio eta, tradizioa betez, nahi dutenek azal zati bat eskuratzeko abagunea izango dute. Ekitaldia bukatzeko, Udalaren Txistulari Taldearen eskutik, Erromeria bat izango da.

Egitaraua 2022:

Ekitaldia San Juan Zortzikoaren interpretazioarekin hasiko da. Ondoren, udalaren txistulari taldeak Esku Dantza joko Du eta soka osatuko da udal agintariek elkarri eskuak emango dizkiotelarik.
Aurreskua eta atzeskua sokan sartuko dira.

Txistulariek berriro joko dute San Juan Zortzikoa eta dantzariek, eskuetan zuzi piztuak dituztela. Plazan sartu eta arbolaren inguruan zirkulua osatuko dute. Udal ordezkariak ohiturazko hitzak esan ondoren dantzariak lizarrari hurbilduko dira eta sua emango diote.
Ekitaldia amaitzeko, txistulariak solteko dantza jotzen hasiko dira eta partaide guztiak kalejiran arituko dira.

Ekitaldiaren amaieran zuhaitzaren azala banatuko da, eta, ondoren. Erromeria izango da udaleko txistulari bandaren eskutik.

Parte-hartzaileak:

  • Udal agintariak
  • Udalaren txistulari taldea
  • Goizaldi dantza taldeko aurreskua eta atzeskua
  • Goizaldi, Arkaitz, Eskola, Gero Axular taldeetako dantzariak


Ekei Kulturweb S.L.L.