Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Otala Zelaiko Erromeria

Otala Zelaiko Erromeria

  • Aretxabaletako Otala Zelaiko Erromeriaren kartela 2018

Aretxabaletako Aozaratza Auzoan burutzen den Otala Zelaira Erromeria, maiatzak 12ren ondorengo igandean ospatzen da.

Udalherria: Aretxabaleta

Lekua:  Aretxabaleta

Hasiera: 2022/05/15

Amaiera: 2020/05/15

Aretxabaletako Udala

C/ Otalora, 1 (20550) Aretxabaleta

Telefonoa: 943791000
Faxa: 943791476
Weba: http://www.aretxabaleta.com/es
Emaila: udala@aretxabaleta.net

Urtero bezala, egitarau ederra izango dugu Otala Zelaiko erromerian: haurrentzako jokoak, txistulariak, herri lasterketa, paella eta tortilla lehiaketa, trikitilariak, dantza, herri bazkaria...

Egitaraua:

  • 10:00etan: Haurrentzako lasterketak. Kategoriak: Benjaminak (500 m), alebinak (1.000 m) eta infantilak (1.500 m). Mutilak eta neskak bereiztuta. Izen emateak ikastetxeetan (LEKeko koordinatzaileak).

  • 11:00etan: Joseba "Mardo"ren oroimenezko 42. Otala Zelai kros herrikoia. Otala Zelaitik irten eta Urkulu urtegiari itzulia (8.400 m.). Kategoriak: mutilak banaka, neskak banaka eta bikote mistoak. Izena ematea www.herrikrossa.eus webgunean eta Ibarra kiroldegian (8 €) edo irteera lekuan bertan (15 €).

  • 12:30ean: Otala-Zelai krosaren sari banaketa.

  • 13:00etan: Animaliekin jolasak.

  • 13:30ean: Sagardo festa, Aretxabaletako Leizarra musika eskolako trikitilariak girotuta.

  • 14:30ean: Herri bazkaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte, eta bazkaria norberak eraman beharko du.

  • 16:00etan: Euskal disko festa DJBULL-ekin.

  • 18:00etan: Dantza saioa Leizarra musika eskolako dantza taldearen eskutik.

  • 19:00etan: Euskal disko festa DJBULL-ekin.

Oharra: Eguraldi txarra eginez gero, erromeria Iturrigorri frontoian ospatuko da.



Ekei Kulturweb S.L.L.