Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Irungo Sagardo Eguna

Irungo Sagardo Eguna

  • Kartela

Irungo Sagardo Egunaren XXV. edizioa ospatuko da, hiriko hainbat elkartek antolatuta

Udalherria: Irun

Lekua: Urdanibia plaza.

Ordua: 18:00

Hasiera: 2022/05/14

Amaiera: 2022/05/14

Tokia: Urdanibia Plazan

Ordua: Arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

12 sagardotegik hartuko dute parte aurtengo hitzorduan, zeinek 4.000 botila ere jarriko dituzten.
Txartel bakoitza 8,00 euro kostatuko da, eta pintxo bat, hamar trago, edalontzia eta zapia eskuratzeko balioko du.
Aurreikuspenen arabera, 3.000 edalontzi ere banatuko dira.

Ohikoa denez, hiriko elkarteen ordezkaritza oparo batek hartuko du parte hitzorduan: aurten, hamabi elkarte arduratuko dira pintxoak prestatzeaz eta sagardoa zerbitzatzeaz.

Laguntzaileak: Honako hauek izango dira Sagardo Eguneko laguntzaileak: BM, Eroski, Ola sagardotegia, Badia, Asesores Gayca, Hotel Atalaia, el Diario Vasco, Bidasoko Erraldoiak eta Irungo Udala.



Ekei Kulturweb S.L.L.