EGITARAUA
- 10:00. Bisitariei harrera DŽelikatuz Zentroan. Sarrera laburra Ibilbidearen nondik norakoen eta Ordizia eta bere asteroko azoka entzutetsuaren inguruan.
- Ondoren, azokaren jatorria eta garapenaren ingurukoak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa ikusiko da.
- Honen ondoren, aintzinako hiribilduan zehar ibilbidea hasiko da, gaur egungo azokaren eta garai bateko azokaren ospakizun guneak ezagutuz, eskulturatematikoak, beste hainbat gune interesgarri... azokaren bihotza den Plaza Nagusira iritsi arte. Han asteazkenero hutsik egin gabe etortzen diren baserritarrak ezagutuko ditugu eta urteotako bizipen eta pasadizoen berri emango digute.
- Bisitari amaiera emateko 2020an bere mendeurrena ospatzen duen "Sindikatoa" nekazarien Goierriko Kooperatibaren dendara gerturatuko gara.
- Bisita amaitzean, denbora librea utziko da azokan erosketak egin eta herriko tabernetan azokako produktuekin egindako pintxoak dastatzeko.
Ibilbidearen salneurria: 7,50 €/pertsona BEZ barne (bisita gidatua + pintxoa)
Delikatuz: Santa Maria kalea, 24 - 20240 ORDIZIA - 943 882 290 - www.delikatuz.com - turismo@ordizia.eus