Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Urumea Ibaia
Hasiera: 2021/11/26
Amaiera: 2022/01/6
Sarrerak: 0,00 €
Donostiako Udala
C/ Igentea (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943481000 - 943481080
Faxa: 943481072 - 943481026
Weba: http://www.donostia.org
GABONETAKO MERKATUA
Donostiako Gabonetako Merkatua Espainiako iparraldeko erakargarrienetako bat bihurtu da. Europa erdialdeko merkatu tradizionalen estilorik garbienean pentsatua, Gabonetako 27 etxola ditu, data horietako produktu tipikoz apainduak eta beteak: Gabonetako apaingarriak eta dekorazioa, artisautza, jostailuak, bitxigintza, moda eta gastronomia food-trucketan. Musika eta hainbat jarduera izango dira (haurrentzako tailerrak, abesbatzak, magia, jazz taldea, dantza...) merkatua girotzeko, eta beste 14 etxola izango dira Ramon Labayen plazan. Gabonetako Merkatuak aurten ere pertsonak zenbatzeko dispositibo bat, argi ekoeraginkorrak eta beste smart soluzio batzuk izango ditu, pertsonen eta edukieraren inguruko datuak ematen dituztenak, pandemiaren bilakaerak zentzu horretan neurriak hartzera behartzen badu.
GABONETAKO MERKATUA ONLINE
Iaz Gabonetako Online Merkatuaren irekiera arrakastatsuaren ondoren, edizio honek bertsio digitala izango du berriz ere. www.dssmarketplaza.eus udal atariak atal berezi bat eskaintzen du, non Gabonetako Merkatuko erakusketariek beren produktuak salgai jartzen dituzte. Gabonetan produktu guztiek % 15eko deskontua eskaintzen dute; gainera, www.dssmarketplaza.eus webgunearen bidez erosketa bat egiten dutenek % 30eko hobaria izango dute, gutxienez 20 euroko gastutik aurrera, eta doako etxez etxeko garraioa izango dute.
ETXOLAK ETA FOOD-TRUCKAK.
Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 21:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 11:00etatik 22:00etara
Gabon gauean (12/24) eta Urtezahar gauean (12/31), arratsaldez 19:00etan itxiko dira.
Salbuespen gisa, etxolak itxita egon ahalko dira edo Azokako ordutegia aldatu ahalko da abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an.