Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zumarraga-Urretxu Lore Sariketa

Zumarraga-Urretxu Lore Sariketa

  • Balkoi loretsua

Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak apaintzen dituzten loreak zainduz Urretxu eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzeko asmoarekin, eta aldi berean ohitura on hori herritarren artean zabaldu nahian, Urretxu eta Zumarragako Udalek LORE SARIKETA antolatu dute.

Udalherria: Urretxu

Lekua:  Urretxu

Hasiera: 2021/06/14

Amaiera: 2021/07/16

Urretxuko Udala

Iparragirre Kalea, 20 (20700) Urretxu

Telefonoa: 943720151 - 943721051
Faxa: 943724754
Weba: http://www.urretxu.net
Emaila: urretxu@urretxu.net

Epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu Ekainaren 14tik 25era bitartean, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko da.

Sariak: hamabost sari banatuko dira, hamar kaleko balkoi eta leihoen artean eta bost baserrien artean, baina gure helburua herritarrak Zumarraga zaindu eta apaintzera animatzea denez eta ez, lehia bultzatzea, ez dugu sarietan mailarik bereiziko, gure nahia balkoi, leiho eta atari aukeratuak era berean saritzea delako.
Gogoratu oraingo honetan ez dugula lehiaketarik egingo, eta interesa eta ahalegina sarituko ditugula. Beraz, aukeraketa egiterakoan batez ere bi gauza horiek baloratuko dituzte Udalek. Sariak honela banatuko dira:

  • KALEKO BALKOI ETA LEIHOEN ARTEAN: 50 euroko hamar sari, diploma eta opari bana.

  • BASERRIEN ARTEAN: 50 euroko sei sari, diploma eta opari bana.

Oharra: Gure helburua herritarrak Zumarraga eta Urretxu zaintzera eta apaintzera animatzea da, eta ez lehia bultzatzea; horrenbestez, ez dugu mailarik bereiziko sarietan, eta aukeratutako balkoi, leiho eta atariak eta berean sarituko ditugu. Oraingo honetan ez dugu lehiaketarik egingo, eta interesa eta ahalegina ditugu. Beraz, aukeraketa egiterakoan ere, bi gauza horiek baloratuko dituzte gehien Udalek. ANIMA ZAITEZ!!

Sari banaketa: Uztailak 16, ostirala, 12:00etan Urretxuko Udaletxeko batzar areto nagusian.



Ekei Kulturweb S.L.L.