Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zerain Parke Kulturala

Zerain Parke Kulturala

  • Jauregi Baserria

Bertan paisaje naturala eta humanoa lantzen dira, kalitatezko nekazal produktuak sustatuz eta ondare zabala (meategiak, kartzela, museoa, etab.) berreskuratu eta ikusgai jarriaz.

Udalherria: Zerain

Lekua: Zerain

Hasiera: 2021/01/1

Amaiera: 2022/12/31

Zeraingo Udala

Herriko enparantza (20214) Zerain

Telefonoa: 943801724
Faxa: 943801869
Weba: http://www.gipuzkoa.net/zerain/
Emaila: zerain@udal.gipuzkoa.net

Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Naturan dauden lehengaiak, metaza, egurra, ikatza, etab. ere ustiatu izan dira bertan. Gaur egun, biztanlegoari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa. Biziraupeneko ekimen hau gaurkoutako auzolanean oinarritzen da. Azken urte hauetan kontzientzia soziala indartzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta etorkizun ekonomikoa bermatzeko lan handia egin da.

ESKAINTZA

Zeraingo Aterpetxea
Egitarau didaktikoen garapena Zerain Parke Kulturaleko Ingurugiro Eskolaren esparruan.
Talde eta banakoen egonaldiak.
Barnetegiak.
Kirol eta natura egitarauak.

Aisialdiko Ekintzak
Aretoen alokairua.
45 plaza oheanitzeko logelatan.
Bainudun 3 logela bikoitz.

Beste Zerbitzuak
Nekazalturismoa eta gastronomia.

Herri Museoa
Museo honek, Zeraingo herriaren bizimoduaren bilakaeraren azalpen bat izan nahi du. Museoarekin batera, Zeraini buruzko diaporamaren emanaldia ikus daiteke.

1711.eko Kartzela
Pasoko kartzela modura erabili zen, Zerainen elkartzen baitziren garrantzi handiko bi galtzara. Kartzela honetan, gainera, Zeraingo burdin meategietara lan egitera zigortuak ziren presoak gaua pastasen zuten.

Aizpeako Meatzal Barrutia
1515. urtean Errege Katolikoek Aretxabaletako Otaloratarrei, Zeraingo Meategiak ustiratzeko baimena ematen die. Aro Modernoan burdin meatzaren erauzketa eta eraldaketa (kiskalketa).
Makinetxea, burdinbidearen plataforma, kiskalketa labeak, meazuloak, meabiltegiak, leherkarien gordelekuak eta aire-kablearen kargalekua nabarmentzen dira.

Larraondoko Zerrategi Hidraulikoa
XIX. mendean eraikita, gaur egun martxan ikus daiteke. Uraren indarra erabiliz bi zerra, tornua, zepiloa, esmerilak, deztera, taladroa, ola eta errota mugitzen ditu, uraren indarrak duen garrantiza ikus daitekeelarik.

Bisitaldi eta Ekintzak
Museoa eta Diaporama.
Kartzela.
Larraondoko Zerrategi Hidraulikoa.
Aizpeako Meatzal Barrutia.

Ikastetxe eta beste Kolektiboentzako Egitarau Didaktikoak
" Zeraingo historian zeharreko ibilalditxoa".
" Energia Bigunen Erabiliera".
" Nekazal Produktuen Eraldaketa": gazta, eztia...
" Zerain Proiektua Ezagutu": Ondarearen berreskuraketan oinarritutako nekazal garapeneko proiektua.

Ibilbideak
" Indaba ibilbidea".
" Goierriko begiratokien ibilbidea".
Industralizazioaren hastapenak Euskal Herrian.
BTT eta mendiko ibilaldiak Santiago-bidean zehar.

Beste Gune Interesgarriak
Jasokundearen Andra Mariren Eliza (XVI. mendea). XIII. mendeko gurutze erromanikoa.
San Blas Baseliza (XVI.mendea).
Herriguneko eraikuntza multzoa (Jauregi etxea, Serorategi, Errementari, Ganbaratxo,...).
" Petrikillo" sendatzaile ospetsuaren omenez eraikitako oroigarria. Zerainen jaio zen eta Zumalakarregi general karlista sendatzen ahalegindu zen.
Francisco Goyaren monumentua. Zeraingo Mantxola baserriko jatorrikoa.
Bolatokia, Errege Galtzara, Hilarriak...

TURISMO BULEGOA
Urte guztian irekita: astelehenetik igandera. Gida zerbitzuak euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta inglesez.

Ordutegia:

  • Neguko ordutegia (Urritik Aste Santura):
    Astean zehar 10.30 - 13.30
    Aste bukaeratan 11.00 - 14.00
  • Udako ordutegia (Aste Santutik Irailera):
    Astean zehar 10.30-13.30 eta 15.30-18.30
    Aste bukaeran 11.00-14.00 eta 16.00-19.00


Ekei Kulturweb S.L.L.