Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Elkano. Lehenengo Mundu Bira"

Erakusketa: "Elkano. Lehenengo Mundu Bira"

  • "Elkano. Lehenengo Mundu Bira" erakusketaren foiletoa

Donostiako Euskal Itsas Museoak "Elkano. Lehenengo Mundu Bira" erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Euskal Untzi Museoa

Ordua:  

Hasiera: 2020/06/2

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Euskal Itsas Museoa

Kaiako pasealekua,24<br>Paseo del Muelle, 24 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 430051
Faxa: 943 431115
Weba: http://untzimuseoa.eus
Emaila: mnaval@gipuzkoa.eus

Eraikina:
Donostiako Untzi Museoa XVIII. mendearen bigarren erdiko eraikin batean dago. Kontsulatuaren, hau da, hiriko merkatarien eta marinelen elkartearen lonja kaietako tenientearen etxebizitza izana da.
Orain urte batzuek zaharberritu eta milla bederatziehun eta larogei eta hamaikan museo bezala ireki zen.
Museoak hainbat sail ditu, bi oinetan banatuak. Behe oinean, lehengaiak, ontziolak, industria osagarriak, estibak eta aingurak. Lehen oinean: untzi moten bilakaera, merkataritza, nabigazioko tresnak eta portuak.
Era askotako gauzak ikus daitezke: untzigintzako lanabesak, baleontzi bat ustez XIII. mendekoak izango ziren bezalakoa, txipiroitarako batela, aingurak, untzi maketak, nabigazio tresnak, dokumentuak, Mutrikuko Urasandi etxeko ateburua, eta abar.
Gainera, liburutegia, videoteca eta artxibo espezializatua ditu. Museoak esliletako nahiz bestelako taldeei egokitutako bisitak eskaintzen ditu.

Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Igandeak eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan: Itxita.

Bisita gidatuak, aldez aurretik zehartuta.

Sarrerak:
- Helduak: 3,00 €.
- Ikasleak eta jubilatuak: 1,50 €.
- Taldeak: 2,00 €.
- 10 urtetik beherakoak: Dohain.
- Ostegunetan sarrera dohain.

Munduaren lehen itzulia egin izanaren meritua hainbat pertsonaia historikori eman izan zaie. Hiru dira hautagai nagusiak: Francis Drake, Fernando de Magallanes eta Juan Sebastian Elkano. Lehen aldiz, erakusketa honek ezagutzera ematen ditu Elkanok eta Euskal Herriak Lehen Mundu itzuliari (1519-1522), hau da, gizateriaren historiako gertakari handienetako bat denari, egindako funtsezko ekarpena.

Duela 500 urte Juan Sebastian Elkanoren espedizioa izan zen munduari bira ematen lehena. Victoria ontzia, gipuzkoarra buru zuela, espezie preziatuenen iturri ziren Moluka uharteetarako bide berri baten bila abiatu ziren 5 ontzietatik bizirik atera zen bakarra izan zen. Balentria handi hori Europako mendebaldeko itsasbide garrantzitsuenetan mende bete lehenagotik nagusi ziren, Euskal Herriko ezagutza nautikoen eta itsas teknologiaren bategitearen ondorioz lortu zen.

Erakusketak gertakari garrantzitsu horren berrikuspena egiten du, beste ikuspegi batetik, Xabier Alberdi museoko zuzendariak egindako ikerketei esker eta erakusketa honetarako erabili eta sortutako baliabideei esker (ikus-entzunezko interaktiboak, besteak beste).

"Elkano. Lehenengo Mundu Bira" arreta berezia jartzen du honako alderdi hauetan:

  • Testuinguru historikoa eta bidaiaren kontakizuna.
  • Espedizioaren antolakuntzak izen propioak dituzten euskaldunen parte-hartze zabala azpimarratuaz: administratzaileak, armadoreak, merkatariak eta nabigatzaileak.
  • Elkanoren legatua, zientifikoa zein ondarezkoa.

Gai horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren bildumetako Gordailutik ekarritako obrei eta piezei esker ilustratzen dira: nabarmentzekoak dira Ignacio Zuloagaren, Elias Salaverriaren eta Pablo Urangaren olioak, duela 100 urte Gipuzkoako Aldundiak IV. Mendeurrena zela eta eskatutakoak. Elias Salaverríaren "Elkanoren eskaintza" koadroa bereziki ikusgarria dago, erakusketa honetarako Gordailuko instalazioetako adituek egindako zaharberritze-prozesuaren ondoren.

Artelanak ez ezik, hainbat objektu ere ikusi ahal daitezke erakusketan, hala nola duela 500 urte espedizioan ontziratu ziren bezalakoak: armak, lan tresnak, sukaldeko tresnak, musika tresnak, arrantza tresnak...

Nabarmendu behar den beste piezetako bat 1475eko taula botiboa da, Zumaiako parrokiatik datorrena, eta garai hartako naoak nolakoak ziren jakiteko lehen mailako lana dena. Getariako Udala, Euskadiko Artxibo Historikoa eta Gipuzkoako Artxibo Orokorra dira obra mailegatu duten beste erakunde batzuk.

Erakusketa bizia

Erakusketa, ikusgai dauden objektu eta obretatik haratago doa, erakusketa bizia da, askotariko formatuetan egindako programazioarekin batera dator. Programazioak  Elkanoren figura aztertu ahal izateko, hainbat gai –astrologia, gastronomia, abentura– jorratuko ditu; aldi berean, museoa era guztietako publikoarentzat ireki nahi dugu.

Erakusketaren egitarauak hainbat ekimen bilduko ditu hilero: bisita gidatuak, tematikoak eta teatralizatuak; espezialistekin topaketa irekiak espedizioarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko gogoeta sustatzeko (astronomia, kartografia, nabigazioa, musika …); familia-tailerrak; hitzaldiak eta elkarrizketak "XXI. mendeko Elkano" saioan. Azken horretan, bere mundu bire partikularra egin duten pertsonekin hitz egingo dugu, ibilbide berriak irekitzea edo orain arte inoiz lortu ez diren helburuak lortzea lortu dutenekin, hala nola Julio Villar bidaiari, idazle eta alpinista espainiarrarekin, Pou anaiak eskalatzaile eta alpinistekin eta Ane Miren Miralles nabigatzailearekin.

Museoa familian

Familiak museora gerturatzeko asmoz, "Elkano. Lehenengo Mundu Bira" erakusketaren inguruan, hainbat famili tailerrak antolatuko dira larunbat arratsaldetan abendutik maiatzera.

Gainera, bisita librea etxeko txikienei egokitzen zaie. 6 eta 12 urte bitarteko bisitariek koaderno bat izango dute eskuragarri, doan, erakusketaren zehar bete ahal izateko.



Ekei Kulturweb S.L.L.