Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Nikolas Lekuona Argazki Lehiaketa 2020

Nikolas Lekuona Argazki Lehiaketa 2020

  • Kartela

Ordiziako Ortzadar Argazki Elkarteak "Nikolas Lekuona IX. Argazki Lehiaketa 2020" antolatu du.

Udalherria: Ordizia

Lekua:  Ordizia

Hasiera: 2020/03/1

Amaiera: 2020/04/9

NIKOLAS LEKUONA IX. ESTATU MAILAKOARGAZKI LEHIAKETA, 2020
 
1. PARTE-HARTZAILEAK
Nazio-lurraldean bizi diren pertsona guztiek parte hartu ahal izangodute (profesional izan edo afizionatu) eta CEFeko kide guztiek. 
Lehiaketak CEFen babesa (E-2020-08) eta EHATEren (002/2020) babesa du.Elkarte hauen arauek zuzentzen dute lehiaketa eta CEF tituluak lortzekopuntuagarria da eta EHATEk antolatutako Argizaiola lehiaketansailkatzeko balio izango du. 
 
2. MODALITATEA
Paperean aurkezturiko lanak bakarrik onartuko dira.

3. GAIAK
Irekia (Zuri-beltz edo koloretan, nahi bezala)
 
4. LANAK
Aurreko edizioetan saritu gabeko 4 argazki gehienez, argazkilaribakoitzeko.
 
5. FORMATUA
Tamaina librea, baina 40x50ko passepartoutean muntatuak, 3mm-kogehienezko lodierarekin. Katalogorako aukeratzen bada, derrigorrezkoaizango da 300ppp-ko erresoluzioan eta zm-tan neurri bera duen artxibodigitala bidaltzea.  Antolatzaileak horren berri emango dioargazkilariari.
 
6. IDENTIFIKAZIOA
Argazki bakoitzaren atzealdean, argazki bakoitzaren izenburua etaargazkilariaren identifikazioa agertuko dira. Argazkiekin batera beharden bezala betetako inskripzio-fitxa aurkeztu beharko da. 
 
7. BIDALKETAK
Pozta bidez, hurrengo helbidera: ASOCIACION FOTOGRAFICA ORTZADARORDIZIA    Apdo. de Correos Nš 79   20240 Ordizia    GIPUZKOA    
Eskura aurkeztu, edo mezularitzaren bidez BARRENA KULTURETXEA    Nikolas Lekuona plaza, 1   20240 Ordizia    GIPUZKOA
 
8. EPAIMAHAIA
Ordiziako Ortzadar Argazki Elkarteak izendatuko du eta argazkigintzanentzutetsuak diren pertsonek osatuko dute. 
 
9. SARIAK
Sari nagusia: CEFen urrezko domina, eta 300 € dirutan. 
Bigarren saria: CEFen zilarrezko domina, eta 200 € dirutan. 
Hirugarren saria: CEFen brontzezko domina, eta 100 €dirutan.  
6 Ohorezko Aipamen, CEF Diplomak
Herrikoen saria:        100 €dirutan. 
** Argazkilari bakoitzak ezingo du sari bat baino gehiago irabazi. **
 
10. EGUTEGIA
Aurkeztuko epeak: 
Azken eguna, 2020ko apirilaren 9a. Postaz bidalitako argazkientzako,zigilu-markaren data hartuko da  aurkezpen data bezala.
Epaimahaiaren epaia edo erabakia: 
2020ko apirilaren 25an, larunbata. Epaia publikoa izango da etaOrdiziako Barrena kultur etxeko Ortzadarren lokalean emango da. Egunbatzuk lehenago Ortzadarren webgunean http://ortzadarordizia.blogspot.com.es/ epaiaren eguna argitaratukoda. 
Sarien banaketa eta erakusketa: 
Sariak Barrena Kultur Etxean banatuko dira 2020ko maiatzaren 29an,19:00etan. Lanen hautaketa bat, Barrena Kultur Etxean egongo da ikusgaimaiatzaren 29etik ekainaren 12ra arte. Ordutegia 18:00etatik 20:00etaraizango da. Igandeetan itxita. 
 
11. KATALOGOA
Argazki katalogo bat argitaratuko da eta partaide guztiei bidalikozaie. Bertan saritutako lan guztiak eta hautatutako lanen bilduma zabalbat argitaratuko da eta bertan egileen izenak azalduko dira. 
 12. ERAKUSKETA
Aurkeztutako lanen artean hautatutako sorta bat Barrena Kultur Etxekoerakusketan ipiniko dira. 
 
13. LANAK ITZULTZEA
Antolakuntzak saririk jaso ez duten lanak itzuliko ditu, erakusketaitxi eta hurrengo hilabetean zehar. 
 
14. OHARRAK
Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea dakar. Hemenagertzen ez den edozein gorabehera sortuz gero, antolatzaileekerabakiko dute zer egin horren inguruan.    Saritzen diren lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira, helburu komertzialik gabe erakutsi edo argitaratzeko eskubidea ereberea izango da, eta beti egilearen izena aipatuko da.  Parte-hartzaileek, aurkeztutako argazkien irudi eskubide eta jabetzaintelektualari buruzko legezko xedapenak betetzearen ardura bere gainhartzen dute. Horrekin batera, lehiaketaren esparruan eta oinarrieneremuan, parte-hartzaileek adierazten dute argazki hauen zabalpenakedota erreprodukzioak ez diela hirugarrenei kalterik egiten, eta gaihonen inguruan sor daitekeen ardura guztia bere gain hartzendute.   Antolatzaileek ez dute bere gain hartuko, eurenborondatearen kontra gerta daitekeen argazki galtze edohondatzerik,  hauen erabilpenean  ahal den kontu handienajarriko delarik.  
Edozein zalantza edo kontsultarako: concurso.nikolaslekuona@gmail.com
 
 



Ekei Kulturweb S.L.L.