Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ihauteriak: Abaltzisketako Txantxok

Ihauteriak: Abaltzisketako Txantxok

  • Txantxok

Gazte talde batek herriko baserri guztiak igarotzen dituzte makil dantza sinple bat dantzatuz.

Udalherria: Abaltzisketa

Lekua: Abaltzisketa

Ordua: 08:00

Hasiera: 2020/02/23

Amaiera: 2020/02/23

Abaltzisketako Dantza Taldea

Ayuntamieto de Abaltzisketako Udaletxea (20269) Abaltzisketa

Telefonoa: 943652900
Faxa: 943891645

Ohizko dantzen Dantza Taldea, bereziki Txantxoen Ihauterien kontserbazio eta edakuntzan lan egiten dutelarik.

Amezketako Inauterietan gertatzen den bezala, Inauterietako igandean, goizean goiz, herriko gazteek inguruko baserriak bisitatzen dituzte. Taldea Txantxoak izena duten zortzi edo hamabi dantzariek (mozorrotuak, maskaradunak), akordeoijole batek, zesterue batek (aginaldoak jasotzen dituena) eta nagusi edo mozorro batek osatzen dute.

Baserri bakoitzera iritsi aurretik, mozorrotuak edo nagusiak adarra jotzen du beraien bisita aldez aurretik jakinarazteko.

Garai batean baserriak umez beterik zeuden eta txantxoen doinuak entzuten zituzten bezain pronto, kalera korrikan irten eta abesten hasten ziren.

Txantxo mala kasta
ipurdian ardatza
kolkoan ardoa
Txantxo pikaroa.

Zesterue aurreratu eta erratza dantza egin behar duten tokian pasatzen du. Makil dantza bat dantzatzen dute. Dantza amaitzean etxekoak eta Txantxoak elkar agurtzen dute, askotan urtean elkar ikusten duten une bakarra da eta egun horretan baserritarrek edariren bat eskaintzen diete.

Oparia jaso ostean beste baserriren batetara abiatzen dira. Horrela banan-banan baserri guztiak igarotzen dituzte.

Eguardia iristean konpartsa Abaltzisketa erdigunera iristen da, non beraien dantza meza irteerarekin bat egiten dute. Ondoren indarrak hartzeko asmoz, herriko enparantzan bazkaltzen dute (babarrunak, mondejuak...) eta arratsaldez falta zaizkien baserriak igarotzeari ekiten diete.

Biltzen duten dirua bazkariak eta afariak egiteko erabiltzen dute, baina beti dantza talderako jantziak egiteko diru apur bat uzten dute.

Egitaraua:

  • 08:00etan: Udaletxetik irtengo dira baserriz baserri dantza egiteko.

  • 11:00etan: Meza Nagusiaren ostean, Abaltzisketako Enparantzan dantzatuko dute.

  • Ondoren: baserriz baserri ibiliko dira.




Ekei Kulturweb S.L.L.