Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Inauteria, Txino Dantza

Inauteria, Txino Dantza

  • Txino-dantzariak

Ohiturazko dantza hau, urte hartan Santa Ageda batzen ibilitako neska-mutilek egiten dute aratustetako domekan.

Udalherria: Aretxabaleta

Lekua:  Aretxabaleta

Hasiera: 2020/02/23

Amaiera: 2020/02/23

Loramendi Dantza Taldea

J.M. Bedarreta, 13-2º (20550) Aretxabaleta

Telefonoa: 943797162

Aretxabaletako Ihauterietan, Aratusteak, Ihauteri Igandean eta eguerdi partean, janzkera bitxia duten gazte talde batek herriko kalean zehar ibiltzen dira Txino Dantza abestuz eta dantzatuz.

Aretxabaletako herrian sortutako dantza da hau. Gerrate zibilaren ondoren, denbora batez galduta egon zen arren, (dauzkagun datuen arabera 1934. urtetik) 1975. urtean berreskuratu zen. Berpizte honetan, doinua eta jantziak errespetatu egin ziren, ez ordea abestiaren hitzak (lehengoak gaztelaniaz ziren eta).

Belauneraino heltzen zaien eta ikatzez zikindutako lihozko kamisola bat daramate eta honekin batera aurpegia ikatzez zikindua, txapel zahar puskatua, kolorezko galtzerdiak eta abar. Itxura honekin garai batean ihauterietan etortzen ziren ikazkinak imitatu nahi izaten dute.

Ibilaldian zehar abesti bat kantatu eta antzezten dute:

Txin Txin Txin Txin
Mahatsa heldu gabe dago
Txin Txin Txin
Baiñan helduko da

Txiribito eta andrea
Joan ziren jatera
Txiribitu aserratu
Eta bota zuen lapiku

Garai batean bailara honetan oso arrunta zen dantza hau, Antzuolako Sorgin Dantza eta Bergarako Sorgin Dantza ezagunak ziren, eta geroago dantza hau Lasarte-Orian dantzatze hasi zen gaur eguneraino.

Parte hartzaileak bi lerrotan banatzen dira, batek gizonen papera eta besteak nesken papera betetzen dutelarik. Ibilbidean zehar erritualizaturiko mugimendu batzuk egiten dituzte, hauen artean besarkadak, insinuazioak, gonen altxaketak daudelarik.

Ohiturazko dantza hau, urte hartan Santa Ageda batzen ibilitako neska-mutilek egiten dute aratustetako domekan, eguardi partean.

Hamabi pertsonak osatutako taldeak honako ibilbidea egin izan du: udaletxetik irten, kale goixenien buelta eman eta errota zaharrera (orain osasun zentroa dagoen lekura) itzuli, hau da, udaletxetik irten Durana kaletik joan, Mitarte kaleko botikan buelta eman eta leku beretik itzuliaz, hasitako leku berean amaitzen dute.

Bestalde, dantzariak txistulari-banda oso batek laguntzen ditu, hots; lehengo txistua, bigarren txistua, silbotea eta atabalak alegia. Hauek, aratustetako diana berezi bat jotzen dute gainera.

Ohitura honi jarraiki eta jaiari bukaera emateko, aratustetako martitzenean 1987. urteaz geroztik, "Txinoaren hileta" egiten da. Ekitaldi honetan gaueko 22:30ak inguruan, herritarrak Mitarte kalean elkartzen dira, lutuz jantzita eta eskutan kandela banarekin. Hileta martxak lagundurik, zerraldoa urte horretako Santa Ageda neska-mutilek herriko plazaraino eramaten dute. Plazan bertan zerraldoa erretzen ari den bitartean kandela guztiak zerraldora jaurtitzen dira.

EGITARAUA 2020:

Otsailak 23, domeka:

  • 10:00: Diana Aretxabaletako Txistulari taldearekin.

  • 11:45: Aurtengo Santa Ageda neska-mutilek Txino Dantza egingo dute.

  • 12:00: Kuadrilen Desfilea.
    • Ibilbidea: Beroa, Araba ibilbidea, Mitarte, Durana, Errekabarren, Andramari, Mitarte, Durana, Herriko Plaza.

  • 13:00: Kalejira Gesaltza txarangarekin.

  • 14:30: Herri Bazkaria kiroldegian, DJ-KIk alaituta.

  • 17:30: Photocall-a plazan.

  • 18:00: Kalejira kiroldegitik plazara Gesaltza txarangarekin.

  • 18:45: Mozorro lehiaketaren Sari Banaketa Herriko plazan.

  • 19:00: Santa Ageda Neska-Mutilen Emanaldia Herriko plazan.

  • 19:30: DJ JON-en emanaldia Herriko plazan.

  • 20:30: Afari-Merienda komentuko kaperan.

  • 22:00: DJ MOTO Herriko plazan (euria egiten badu, Ilturrigorri frontoian).

  • 24:00: Txokolate Banaketa plazan. Bakoitzak bere edalontzia era matea eskatzen da.


Ekei Kulturweb S.L.L.