Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ihauteria: Amezketako Txantxoak

Ihauteria: Amezketako Txantxoak

  • Txantxok

Amezketan Ihauteri Larunbata eta Igandean Txantxoen dantza dantzatzen da.

Udalherria: Amezketa

Lekua: Amezketa

Ordua: 08:00

Hasiera: 2020/02/22

Amaiera: 2020/02/23

Arkupe Dantza Taldea

Bartolome Deuna, behea (20268) Amezketa

Telefonoa: 943650440

Abaltzisketako Inauterietan bezala, Amezketako Inauterien protagonistak Txantxoak (mozorrotuak, maskaradunak) izaten dira, berauek inguruko baserriak bisitatzen dituzte bi egunetan zehar Txantxo Dantzak - Talai Dantza dantzatzen dituzte, Makil-dantza erraz bat, bitartean aginaldoak eskatzen dituztelarik. Txantxo taldea zortzi edo hamabi txantxok, akordeoi-jole batek, zesterue batek (aginaldoak jasotzen dituena) eta nagusi edo mozorro batek osatzen dute.

Baserrien zeharreko ibilbidea oso luzea da baserri asko baitira. Txantxoak baserri guztietara iritsi daitezen bi taldeetan banatzen dira. Amezketa, Ugarte, Bedaio eta Abaltzisketako baserri batzuk bisitatuko dituzte. Baserri kopurua hain handia da, nahiz eta bi taldeetan banaturik egon askotan baserri batetik bestera joateko kotxeak hartu behar dituztela. Guneak banatzen dituzte eta bi egunetan zehar musika doinuak haran guztian zehar entzun daitezke.

Baserritarrek gustura hartzen dute beraien bisita eta askok edariren bat ematen diete elkarrizketa bat mantentzen duten bitartean. Irabazitako diruarekin bazkari eta afariren bat antolatuko dute, eta baita Tolosako inauterietan parrandaren bat egin ere.

EGITARAUA:

Otsailak 22, larunbata:

  • 08:00etan: Udaletxe azpian elkartu eta Bedaio eta Amezketako baserrietan ibiliko dira TXANTXO DANTZA - TALAI DANTZA dantzatzen.

Otsailak 23, igandea:

  • 08:00etan: gazteak biltzen dira berriro eta baserriz baserri ibiltzen dira.

  • Azkenean: afaria parte hartzaile guztiek egingo dute.




Ekei Kulturweb S.L.L.