Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kaldereroen Konpartsak

Kaldereroen Konpartsak

  • Kaldereroak

Kaldereroen ohizko konpartsak (Txiki eta Helduen Kaldereroak), Inauteriaren atariko festa.

Udalherria: Andoain

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 2020/02/14

Amaiera: 2020/02/15

Andoaingo Udala

Goiko Plaza s/n (20140) Andoain

Telefonoa: 943300830
Faxa: 943300828
Weba: http://www.andoain.org
Emaila: alkatetza@andoain.org

Inauteri-konpartsa da, erreginarekin (emakume-mozorropeko gizon batekin), gurdi apaindu, zaldun eta batez ere XIX mendean Sarriegik egindako doinuak jotzen dituzten zingaroekin, zartagin, galdara, burruntzali eta mailuz horniturik.

Egitaraua 2020:

Otsailak 14, ostirala. KALDERERO TXIKIAK:

  • 15:00: Ondarreta Ikastetxetik aterako dira haur eta lehen hezkuntzako umeak herriko kaleak alaitzen Gora Kaletxiki Txarangak lagunduta.
    • Ibilbidea: kale Nagusia, Santa Krutz zubiraino (Zubiaurre Etxea) eta handik bueltan Ondarreta Ikastetxera.
    • Bertan antolatuko da kanpamentua.

Otsailak 15, larunbata. KALDEREROAK:

  • 17:00: KALDEREROEN Konpartsa Kaletxikitik irtengo da, Zaharren Egoitzara joango dira eta handik Goikoplazara.
    • Bertan KANPAMENTUA antolatuko dute. Herriko agintariek harrera egingo diete eta Kaldereroen Erreginak, Udaletxeko balkoitik andoaindarrei eskainiko dien hitzaldiaren ondoren, kalez- kale ibiliko dira herrian zehar.
    • Ibilbidea: Kaletxiki, Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik.


Ekei Kulturweb S.L.L.