Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Lehiaketa: "Zientzia-fikziozko komikia, Donostian girotua"

Lehiaketa: "Zientzia-fikziozko komikia, Donostian girotua"

  • "Zientzia-fikziozko komikia, Donostian girotua" lehiaketaren kartela 2020

"Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia" ardatz nagusitzat hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta COMIKD azokak abian jarri dute komiki-lehiaketaren bigarren edizioa; Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren IV. edizioan emango dira jakitera lehiaketako irabazleen izenak. 2020ko uztailaren 3tik 5era egingo da azoka hori, Kursaal jauregian.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea

Ordua:  

Hasiera: 2020/02/10

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

El Diario Vasco

Calle Portuetxe, 2 - Ibaeta Auzoa (20018) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 41 07 00
Faxa: 943 41 08 17
Weba: http://www.diariovasco.com

Dagoeneko abian da komiki-lehiaketaren bigarren edizioa. Komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa, eta egile horien lanak jasoko ditu, oraingo honetan Donostian girotutako zientzia-fikziozkoak izango direnak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokak antolatu dute, eta haien lanak bidali nahi dituzten egile, gidoilari eta marrazkilari guztiei irekita dago. Ez da nazionalitateagatiko mugarik. Gaiari (Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikiak) eta hizkuntzari dagozkionak dira dauden muga bakarrak; euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez dauden komikiak bakarrik onartuko dira.

Epaimahai batek baloratuko ditu lehiaketara aurkezten diren lan orijinal eta argitaragabeak, eta lau irabazle aukeratuko ditu, bi 6 eta 13 urte bitartekoen kategorian, eta beste bi 14 urtetik gorakoenean. Lehenengo kategoriako irabazleek 500 eta 200 euro jasoko dute saritzat, paper-gauzetan (1. eta 2. sariak, hurrenez hurren), eta diru-saria jasoko dute, berriz, nagusienek: 1.200 euro irabazleak, eta 800 euro bigarrenak. Parte-hartzaile guztiek izango dute beren lanak Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan erakusteko aukera; 2020ko uztailaren 3tik 5era ospatuko da azoka hori, Kursaal Kongresuen Jauregian.

"Donostian girotutako zientzia-fikziozko Komikia" II. Komiki-lehiaketan parte hartu nahi dutenek, 2020ko otsailaren 10etik maiatzaren 31ra arte izango dute beren lanak aurkezteko aukera.Koldo Mitxelena Liburutegian (aurrez aurre edo posta arruntez) aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazioa (jaitsi hemen), Lehiaketaren legezko oinarrietan adierazten den bezala.

Irabazleak, 2020ko uztailaren 4an iragarriko dira, azokaren sari banaketan.

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, bisita ezazu Donostiako Komiki Azokaren webgune ofiziala.



Ekei Kulturweb S.L.L.