Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Donostiako Kaldereroen Konpartsa

Donostiako Kaldereroen Konpartsa

  • Groseko Kaldereroak
  • Groseko Kaldereroak
  • Groseko Kaldereroak

Kaldereroen Festak, Donostiara Kaldereroen etorrera eta Ihauteriaren hasiera adierazten du. Otsailaren lehenengo larunbatean edo eta Kandelariaren (otsailak 2) ondorengo larunbatean ospatzen da. Aurten ere, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala, Parte Zaharreko kaleetan zehar aterako da. Hitzordua, otsailaren 1ean, larunbata, gaueko 21:45ean izango da.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Parte Zaharra

Ordua:  

Hasiera: 2020/02/1

Amaiera: 2020/02/1

Sarrerak:  

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Konpartsa tradizionala

19 tribuk osatzen dute Hungariako Kaldereroen konpartsa tradizionala(400 partaide inguru). Konpartsaren pertsonaia azpimarragarrienak diraErregina, Damak, Zuzendaria eta laguntzaileak, hartza, hartz-kumea etabere hezitzailea. Aurtengo Erregina eta Damak hirukote ingeles bat da.Duela 5 urte inguru, Kaldereroen jaia ospatzen zenean, Manchesterrekoingeles bat gure hirian zegoen, eta ospakizun horrek atentzioa emanzion. Konpartsaren arduradunekin jarri zen harremanetan eta haiekfestan parte hartzera gonbidatu zuten; harrezkero, urtero hiriraitzultzen da eta ez du bakarrik egiten. Lehenengo urtean, Kaldereroenkonpartsan 2 pertsonak hartu zuten parte, gero lau lagunek eta aurtenKonpartsaren barruan kaldereroak izateko eta jaiaz gozatzeko 9 pertsonaetorriko direla espero da. Eta, gainera, horietako hiru Erregina etaDamasen paperak beteko dira.

2020ko edizioko protagonistak:

  •     Erregina: John Newton
  •     Damak: Paul Hooper eta Martin Brown
  •     Zuzendaria: Ibon Otaegi
  •     Zuzendari laguntzaileak: Laire Tapia, ArantzaSein eta Amaia Garin
  •     Hartza: Félix Martínez
  •     Hartz-kumea:
  •     Hezitzailea: Alex Naia
Parte hartuko duten tribuak:
  •     Aitzarte
  •     Akelarre
  •     Antiguotarra
  •     Ardatza
  •     Arrano
  •     Artesana
  •     Artikutza
  •     Bare - Bare
  •     Esperanza
  •     Eukal Bilera
  •     Gaztelubide
  •     Gehitu
  •     Herria
  •     Kasilda
  •     Kresala
  •     Suharri
  •     Ur
  •     Urgull
  •     Zarautztarra

HISTORIA

XIX. mendearen lehenengo erdian ospatzen ziren Inauterietan aurrekari batzuk izan arren, Hungariar Kaldereroen Konpartsak, aurrenekoak, 1884ko otsailaren 2an desfilatu zuen Donostiatik, larunbat goiz batean, Kandelariaren jaiegun katolikoa ospatzen zenean. "Unión Artesana" eta "La Fraternal" herri elkarteek antolatu zuten ekitaldi hura, garai hartan urtarrilaren 20an hasten ziren inauteri ospakizun ugarien barruan. Konpartsa Raimundo Sarrieguiren musikak eta Adolfo Combaren letrak lagunduta irten zen lehen aldiz. Geroago, 1886an, Victoriano Iraolaren "Begi urdin bat" euskarazko abestia gehitu zuten errepertorioan.

Jai honek, sortu zenetik eta 1958ra arte, gorabehera handiak izan zituen; izan ere, oso aldi arrakastatsuak izan bazituen ere, beste zenbaitetan desagertzeko zorian egon zen. Bestalde, jai hau antolatzen zuten herri elkarteak aldatzen joan ziren ("Euskaldun Fedea" 1900ean, "Sporti-Clay", "Amistad Donostiarra" eta "Port Arthur" 1905ean, "Euskal Billera" 1909an eta abar). 1912an, gainbehera nabarmena izan zuen jaiak Pio X.a Aita Santuak lanegun deklaratu zuelako ordura arte jaiegun izandako Kandelaria eguna. Erreferentzia batzuk badaude Kaldereroak 1923an irten zirela ziurtatzen dutenak. Jai hau, ordea, 1924an berreskuratu ahal izan zen "Gaztelupe" elkarteari esker, gauez ospatzea izanik elkarte honek gehitutako berrikuntza, Kandelaria jaia laneguna izatea eragozpen bat zelako batik bat. Gainera, hurrengo urtean hartzaren eta animali hezitzailearen pertsonaiak gehitu zituzten, eta baliteke erreginarena ere. Baina, ahaleginak ahalegin, behea jo zuen berriro jai honek.

Hurrena ezagutu zuen goraldia 1942an izan zen, aldi hartan "Gaztelubide"-ri esker, eta elkarte honek antolatu zuen ospakizuna 1968ra arte. Aurreneko hamabost urteetan gorabehera batzuk egon ziren, eguraldi txarra, diru arazoak eta beste arazo batzuk izan zituztelako, baina 1959 et 1968 urte bitartean urtero ospatu izan zen. Azken hamarkada hartan jaiak nabarmen egin zuen gora, urtero ospatu ahal izateaz gainera erreginaren irudia mantendu zutelako eta Antiguon (1968) konpartsa berri bat agertu zelako. Dena den, ospakizunaren eguna aldatzea izan zen berrikuntza adierazgarriena: 1962az geroztik Kandelariaren egun tradizional baina batere praktikoa ez zenaren ordez, otsailaren lehenengo larunbata aukeratu zuten. Zoritxarrez, ordea, onerako izan zen eboluzio horretan etenaldi bat sortu zen 1969 eta 1971 urte bitartean arazo politikoak zirela eta jai hau ospatzeari utzi zitzaiolako.

Kaldereroen azkeneko susperraldia (betirako espero duguna) 1972an gertatu zen, herri elkarte eta hiritar talde batekin lankidetzan eta Kultur eta Turismo Ekintzetxeak babestuta. Harrezkero jai honek ez du etenaldi gehiago izan. Gainera, 80ko urteetatik aurrera konpartsa gehiago sortzen joan dira, auzokoak (adibidez, Grosen 1985ean) baita haurrenak ere (Euskal Billera, 1984an) ospakizun hau denboran eta espazioan zabalduz. Azkenik, 2005ean, banaketa bat gertatu zen emakumeak abeslari gisa sartu izanaren inguruan piztutako polemikagatik.



Ekei Kulturweb S.L.L.